Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desespero iz desesperazioa.

Desesperoak ematen duen deliberamenduarekin oldartu omen zitzaidan emakumea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

Bera kuartelean eduki duten bi gauetan, galdeketa egiteko askatzen zutela mutila, eta gau osoan sekulako orroak entzuten zirela, oinazearen orroak, desesperoaren orroak, giza arrastoak oro galtzeko zorian dagoen baten orroak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 178. orr.

Nire desesperoan, hatza ahoan busti eta begiak zabal zitzan ahalegindu nintzen, hasieran leun-leun, segidan, berriz, gero eta zakarrago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.

Galerianoak, desesperoaren herioan, buruz ontzen ari zen bertsoak paperera pasatu ditu letrak ondo dakizkien beste galeriano baten laguntzarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.

Horrela ibili zara, batetik bestera, desesperotik desesperora, harik eta filosofo zahar-zahar batekin topo egin duzun arte, eta orduan betiko galdera egin diozu: zertarako bizi?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 211. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus