Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desesperazio 1 iz desesperatzea, etsipen gaiztoa. ik etsipen.

Amorrua, inpotentzia, desesperazioa, negarra... denetik sentitu nuen senarrak amorantea zuela jakin nuen une hartan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 64. orr.

Ez zitzaidan gauza interesgarririk edo dibertigarririk bururatzen; neure ezintasunaz dolutzea baino ez, eta desesperazio horretan, "gabon" esanez betirako desager zedin ere desio izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 144. orr.

Eta desesperazioak eman zion, ausaz, karta hura idazteko ausardia, baldintza normaletan nekez idatziko zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.

Ilunpea du bere alde, hiltzera dihoan animaliaren desesperazio arriskutsua, piztia setiatuaren oldarra.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 133. orr.

Urduri daudelako hartutako erabakia da, desesperazio politikoan oinarritua, badakitelako aldaketa politikoa abian dela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Egia horrek egia korala izan behar luke beti, lagunartean eta umore eder batean esatekoa aukeran, eta etsimendu eta desesperazio gabeko etsitze eta desengainu sano batekin bustia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 262. orr.

Gero berriz etortzen ziren jendartean ezkutaturik, lanaren aitzakiaz, mozkorraren desesperazioaz.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 151. orr.

2 desesperazioz adlag

-Erne berriz! -egin zion oihu, desesperazioz. ez zuen haren ahotsik atzera entzun, harik eta, "sanitario", "sanitario" desesperazioz oihuka, ondoan belaunikatu zitzaion arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

Gwainek ahal zuen moduan eusten zion, desesperazioz, ez baitzuen galtzaile irten eta ohorea galdu nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 106. orr.

Henrikek dena aise ikasten zuen, Konradek, berriz, kosta arren, ikasitakoa desesperazioz edukitzen zuen gogoan, gutiziaz, munduan zeukan altxor bakarra hura zela baleki bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

Hilotzak non jausi, bertan lurperatzen zituzten elkarren gainean, bakoitza bere senideak lurperatzen saiatuz; malkoz eta negarrez husturik itzultzen ziren; gero asko eta asko desesperazioz bertan oheratzen ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.

Hondoratzear daude eta desesperazioz lur jotzear.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.

3 desesperaziozko izlag

Desesperaziozko oihu batekin, piratak Tom Luzearen gainetik salto egin zuen itsasora.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 188. orr.

Desesperaziozko oihu lazgarrienak haur negarti baten lanturu bihurtzen dira, erizaina eriaren gelan sartu orduko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

Desesperaziozkoak, depresiozkoak, minberak, kontraesan eta ezinulertuzkoak: «Agian gaua izango da bizitza, eta eguzkia heriotza», idatzi zuen.  Berria - Kultura   2004-01-04

4 (hitz elkartuetan)

Prusiarrak desesperazio hasperen bat egin du (artista alua, eruditoa, beti posatzen esan nahi duenak bezala) eta zigarro bat piztu du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 117. orr.

Nire porrota onartzen ikasi nuen, gertaera ezinbesteko gisa, nire patu gisa, halako moldez non, beste edonorentzat desesperazio iturri zatekeena, niretzat itxaropen mugagabearen iturri baitzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta desesperazioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus