Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desesperatu, desespera, desesperatzen 1 da/du ad itxaropena galdu edo galarazi, etsipena hartu, etsia hartu; amorratu. ik etsi.

Eta ez badiote erritmorik ematen, galdu egiten da, desesperatu, lo hartu nahi lukeen haur ernegatua bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.

Aita desesperatu egiten zen porruak edo beste edozer galtzen zitzaionean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

Hasieran desesperatu egiten nintzen, jakina.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 41. orr.

Horrek itsutzen, zoratzen eta desesperatzen gaitu; horrek ateratzen gaitu geure onetik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 204. orr.

Fonseca jaunaren hutsegiteek desesperaturik, Maria da Graçak bere gain hartu zuen Adelia aurkitzeko erantzukizuna.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 155. orr.

Eta aitak hasperen egin zuen, zeren desesperatzen hasia baitzen andaluzaren hitz-jarioarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 207. orr.

Izanez ere, desesperatuta zaude proposatzen dizuten lexiko horrekin, neurri batean absurdoa dela konturatzen zara, ez daukala etorkizunik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Bi egun oso zain, esperoan desesperatuta.  Berria - Kirola   2004-07-04

Desesperatuak egon behar zuten nire gurasoek halako zerbait onartzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

Une hartan etsita eta desesperatuta sentitu nintzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

Eta horrek desesperatu egin ninduen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.

Desesperatu egiten da bat hasieran: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 48. orr.

Desesperatzekoa bazen naski: ez nintzen Parisera etorri bazterrak sutan jartzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 174. orr.

Zoroa edo desesperatua behar du.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 56. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nire poemak ez ziren batere desesperatuak, bizitzari eginiko kantuak baizik, bizitzaren opariz beterik sentitzen nintzen eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.

Segituan abiatu zen kale estuan behera, ziztu bizian, neska desesperatuaren oihuei ihesi: "Julen, itxaron, mesedez, itxaron!!!" Infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 87. orr.

Oso labur azalduko dizuet dei desesperatu honen zergatia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 190. orr.

Ahalegin desesperatua izan zen, bere buruari frogatzeko egoera hark ez ziola batere ardura.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 165. orr.

Nik biziki eskertzen nion ahalegina, eta, sexua egiten genuenean batez ere, desesperatu batek bezala estutzen eta besarkatzen nuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 235. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalegin desesperatua (3); desesperatu egiten (8); desesperatu egiten dira (3); desesperatuta nago (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus