Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurbilegi sentitzen ditu traiziorik zaharrenak ere, berbertan dauka maitatu gabe bazterrera utzi zuen haren begirada hain goibela, erantzun gabe utzi zituen gutunak eta haien zain egon zenaren desesperantza. Pako Aristi «Note book», 2005 - 145. orr.
Herriaren arima inguru geografikotik menpekotzen duten Herrien Psikologiazaleak [...] konturatu barik, desesperantzara kondenatzen ari dira herri espainola. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 166. orr.
Maitale arbuiatuak ere, bere desesperantzaren poderioz mundutik at sentitzen zenak, gosaria prestatu beharko du, bizarra moztu, bulegora joan, bere adiskideen komentarioa entzun kirolari edo telebistako programari buruz, [...]. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 120. orr.
Desesperantzak gainezka egiteko puntuan, dokumentu bat zabaldu eta idazten hasi da: [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.
Ordurako, alkoholak erreak zizkion giltzurrun-gibelak; desesperantzak, berriz, etorkizuna. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Ez zuen nehork nehoiz urratsa bete eta bakoitzak beren zokoan aditzen ziren auhen eta intzirika, ilunpearen desesperantza urratzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 287. orr.
Adreiluzko ezetz kuadrikulatuak baikorren lerdea ari duenerako; ibai-harrizko ezetz biribilak, hitzezko kromletx hutsak, desesperantza egunetako aterpe eta babesleku behin-behineko. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 67. orr.
Gizonek bidean kalituko nindutela halaber iragan zitzaidan kasko zokotik, desesperantza ximixta baten antzera, autoa gelditzen zen oroz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 186. orr.