Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desesperagarri 1 izond desesperatzen duena, etsigarria. ik amorragarri.

Desesperagarria zen segundoz segundoko jario hori harraskako metalaren kontra entzutea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.

Desesperagarria egiten zitzaidan, izan ere, Jaungoikoa ulertu eta nigan sentitu baino lehen dena amaitu egingo zela pentsatzea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 7. orr.

Desesperagarria da, epeak ez direla betetzen ari ikustea da gogorrena.  Berria - Kirola   2006-02-08

Zer deabru kontatzen ahalko zien herri pobre desesperagarri horretaz?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 171. orr.

Nire bizitza okerrez beterikoa da, kaotikoa, egiaren bilaketa desesperagarrian.  Berria - Kultura   2006-02-07

· Gurasoenetik alde egiten nahiz, bere aitarendako desesperagarri, poliziei harrika ematen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

2 (izen gisa)

Familiaren bizitza ez al da desesperagarri zaila?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus