Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desertzio (orobat desertsio g.er.) 1 iz desertatzea.

Desertzioa gogor zigortuta dago, andrea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

-SSetako kide baten desertzioa ez duk nazien gustuko albistea izanen -egin zuen irribarre Ibarrak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 297. orr.

Ihes egin behar du desertzioaren krimen barkaezinetik, baita "betebeharrarekiko zabarkeriaren" hutsegite larritik ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Abandonua eta autokontrola sormenaren ordezko alternatiboak dira; desertzioa eta martirioa mimesiaren dizipulutzaren ordezkoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 439. orr.

2 irud/hed

Hurrengo urteetan eginen zituen urratsek are nabarmenago utziko zuten gure lagunaren arroztea: ezkontzea -nola eta elizaz!-, aitatzea... bene-benetako desertzioa etsaiaren trintxeretara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

Kalte egin zioten, orobat, alderdi barruko ezadostasun politikoek, zeinek alderdiaren bertikalismoa kritikatu zuten disidenteen desertzioa eta kanporatzea eragin zuten.  Berria - Mundua   2004-07-17

Estatu globalaren aurrean exodoa eta desertzioa praktika daiteke, eta bizitza eta kultur alternatibetan gauzatu, kontrabotereak eratuz, bizitzeko molde independenteak sortuz.  Berria - Kultura   2004-04-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desertzioa eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus