Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berak desertatu egin duela dio, baina ez naiz fidatzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 304. orr.
Ez du desertatu, Bruselan horren asmotan ibili bazen ere. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.
Edonor fusilaraz dezakete desertatu eta ihes joateagatik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.
Mertzenariorik ere bildu nuen neure ostera, bide jakile trebeak omen eta desertatzen lehenak izaki. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.
Berehala uko egin nion desertatu eta ihes joateko burutazioari. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.
Ameriketako Estatu Batuetako Armadatik desertatu zuen 1965ean, bi Koreen artean zebilela. Berria - Mundua 2004-05-23
Duranek partiduaren aginduei otzan men eginez bere postutik desertaturik [...] komunistekin bat egitera eraman zituen tropak, azken porroteraino. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.
Mertzenario buruek 18 paramilitar hil zituzten, «desertatzera zihoazelako». Berria - Harian 2006-03-01
Gerra piztu aurretik desertatu ziren guardia zibil berberak itzuli ziren herrira. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 93. orr.
Maletaren bat ere abandonatu behar izan zuten bertan behera, trenbidearen erdian, zabal-zabalik, gaixoari sabela ireki eta itxi gabe desertatzen duten zirujau koldarren moduan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 90. orr.
Ondorioz, anitz euskal idazlek erdarara desertatuko du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.
Hark ez zuen desertatu bere kargu errepublikarretik. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 86. orr.
Kerguelen komisarioaren gogoetak bulego desertatuetan barna hegaldatzen ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 39. orr.
desertatu egin (3); desertatu eta (6); desertatu eta ihes (5)