Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deserta (orobat desert) iz ipar azkenburukoa, postrea.

Orduan, emazteak eta haurrak landa berdeetan barreiatuko dira eta emeki-emeki uzkurturik, mota guzietako deserta eta errazimenta goxoen egiteko, pikor laranja deliziosen biltzen hasiko dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 139. orr.

Bazkaria, Xiberoko ikastolek plantatürik 12 eurotan: (entselada, axoa errisa, gazna, deserta, kafea, ondokoa).  Herria   2001-05-24

Bixkotx eta deserta hormatuak fabrikatzen ditu, dela euskal pastiza, dela Pilpa markakoak, 3A sozietatearen izenean.  Herria   2005-10-13

Eta nahi zutenendako irrisa jateko, paella, eta gero irrisa desertan ere...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 65. orr.

Gauza batzu, sukrekiak-eta, eztiki horiek eta, desertak-eta -ene emazteak erran lezake-, horiek partikularzki maite dituztala...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 94. orr.

Hemen nabil [...] gazta zabalgarriarekin eta yogurrekin egin litezkeen saltsak eta desertak irakasten moja xahar bati eta lau sozial gazteri.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

Deserteko hor ziren, eta loriatuak, Udazkena xahar-etxean diren pentsunerak, euskal giro hortan untsa goxatu direnak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 238. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deserta eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus