Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deserrotze iz norbait edo zerbait, bizi den lekutik edo bere girotik ateratzea.

Arazoen artean deserrotzea eta baztertze soziala izan daitezke nabarmenenak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Deserrotze horrek etengabeko mugimendu batera bultzatzen ditu, bilaketa batera, eta marrak egiten dituzte beren biografia pertsonaletan.  Berria - Kultura   2006-04-05

Urruti bizi beharrak, hala ere, nahitaezkoa izango du nolabaiteko deserrotzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 27. orr.

Drama pertsonalak, deserrotzearen zauriak, errotzeko borondatea.  Berria - Kultura   2004-09-08

Deserrotzearen aurkako borrokak batzen ditu bi pertsonaia nagusi horiek. kartzela zigorren helburua presoak gizarteratzea dela nabarmentzen da eta presoen deserrotzea saihestu behar dela azpimarratzen da.  Berria - Kultura   2004-04-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus