Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deserrotu, deserro(tu), deserrotzen 1 da/du ad norbait edo zerbait, bizi den lekutik edo bere girotik atera.

Atzerriko otomandar erregimenaren pean greziar komunitate kristau ortodoxo menderatua ere neurri batean deserrotua izan zen bere lurraldetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Hiriko bizimoduan deserroturik daude.  Berria - Mundua   2004-06-02

Era berean, norberaren bekatu eta hutsegiteak, oraingoz erabat deserrotu ezin direnak, etsi-etsian eraman behar dira Jainkoaren borondatearen zelai garbi-garbira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 55. orr.

Neska gaztetxo bat, nerabezarora iristen, bere gizarte ingurutik bortizki deserrotu eta inguru estu, urduritasunez eta beldurrez larritu batean sartua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 7. orr.

Elikagaia egun deslokalizatua dago, hots, tradizioz zegozkion sorterri, lantze tradizional eta gorabehera klimatikoetatik deserrotua, deskonektatua, eta joera hori areagotu egingo da aurrerantzean ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

Bekatua gure bizitzetatik deserrotu eta aienatzeaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 117. orr.

Behean, autoak eta ahizparen gorpua, kolpe bakar batean bizitzaren zainetatik deserrotua.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 126. orr.

Deserrotuta ikusten zuen bere burua.  Berria - Kultura   2004-11-02

2 (era burutua izenondo gisa)

Gerra baino ezagutu ez duen belaunaldi deserrotua.  Berria - Kultura   2004-09-25

Gazte deserrotu baten inguruko kontakizuna.  Berria - Kultura   2004-08-14

Drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa; banan-banan garbitu zituen gazte deserrotuak eta ez-konformeak, politikaz etsia hartutakoak, utopia iraultzaileez nazkatuak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.

Zuhaitzak bai, errotu egiten ditun, baina gizakia jende deserrotua dun berez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 26. orr.

Kale zikinak, trafiko kaotikoa, jende etsia eta deserrotua bazterrik bazter...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Alde batetik arazoaldiak aurkitzen ditugu, proletalgo deserrotu eta arranguratsuak ez ezik, kolonizazio-enpresak ere eskala handian sortzen dituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Deserrotu batekin nahikoa diagu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 68. orr.

Istorio eta pertsonaien artean ugariak dira etorkinak, iheslariak, deserrotuak, edozein arrazoi dela medio sorterria utzi eta beste norabait joatera beharturik daudenak.  Berria - Kultura   2004-01-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deserrotu eta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus