Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denbora bazihoan, hustuz joan ziren mahaiak, eta zure koadrilakoak izan ziren deserriratu ziren azken gonbidatuak, zaratarik egin gabe, eta nik zeharka begiratu nien, uste nuelako hura izan zitekeela agurra. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 65. orr.
Rasputinen heriotzaren berria azkar zabaldu zen San Petersburgon, eta tsarrak deserriratu egin zituen konplotean parte hartutako guztiak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.
Asiriako erregeak, eskari hura entzunik, eraso eta hartu egin zuen Damasko; hango bizilagunak Kir-era deserriratu zituen, eta Retzin erregea hil. Elizen arteko biblia 2 Erg 16,9
Bitartean juduak deserriratzera edota kristautasunera konbertitzera behartu zituzten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.
Ez kezkatzeko esan zion, azkenean Parisko parke hartan deserriratutako bi espainiar besterik ez zirela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 236. orr.