Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deserosotasun 1 iz desorosoa denaren nolakotasuna; egoera deserosoa.

Larritasuna, deserosotasuna edota hilobi-itxura iradokitzen zuten objektuz mukuru betea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

Deserosotasuna begitartean, bizargina isil-isila geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

Badirudi zuzentasunak itsustu egiten duela eguneroko bizitza arrunt akatsez betea, deserosotasuna dakarkiola arrunton bizitza inperfektuari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Deserosotasun horren ondorioz edo haren ordezko, ugari edan zenuen; nik ere bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

Bere jokabide horretatik inolako ezbeharrik eta deserosotasunik sortuko ez zaizuelako uste osoan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Nire deserosotasunak hor zirauen, ordea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 143. orr.

Entzuleari zer edo zer sentiarazi nahi diogu, gozamena, gorrotoa, deserosotasuna...  Berria - Kultura   2006-01-13

2 pl norbait deseroso sentiarazten duten gauzak.

Ez zaude hemengo deserosotasun hauekin ohituta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 199. orr.

Ingurunearen deserosotasunak saihesteko ahalmena, Nahiago dut toki honetako anaiek neke eta deserosotasunak Jainko Jaunaren maitasunagatik eramatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Eta sendotasuna ez al dugu, akaso, erabiltzen deserosotasun guztiak eta gure ahalmenetik kanpo dauden gauzak arbuiatzeko?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 117. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Deserosotasun sentsazio difuminatu baten menpe, tragoxka luzea eman zion edariari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 22. orr.

Potzolok deserosotasun keinu batez jasan zuen ziria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.

Estatu hori mantentzeko zergak ordaintzen ditugunez, ez dugu nahi beti guztiz deseroso egon; deserosotasun maila jaistea nahi dugu..  Berria - Mundua   2004-03-25

Beharbada, deserosotasun puntu bat agerian instalazioen modernotasunagatik -argitasun gehiegizkoagatik, batez ere-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.

•4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Familia osoak eman zion aholku ez zezala Mathilde berarekin eraman, Espainiako etengabeko kalapita politikoak eta herri atzeratu bateko bizi-deserosotasunak arrazoi nagusi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus