Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deseroso 1 izond erosotasunik gabea.

Idazten ari zenaz galdetzea bururatu zitzaidan, baina ez nuen ausardiarik izan, ez nion-eta bere lanaren balizko lekuko deseroso haietako baten inpresioa eman nahi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 257. orr.

Aulki deseroso batean eserita, eskuak eta hankak lotuta. Keinu deseroso bat bihurtu nion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Baiezko deserosoa egin nuen buruaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

Isilik geratu ziren gai deseroso hari berriro heltzeko beldurrez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 97. orr.

Gogoeta deserosoak egiteko garaia da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.

Janson leran erdi etzanda jartzen zen, jarrera deserosoan, erdi lo balego bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Fernandorekin bikote eginez lotu ninduten, besoa bihurrituta, izan zitekeen erarik deserosoenean; horrela egin genuen Puertorainoko bidea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

Norbait begira zutelako sentipen deserosoa zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 230. orr.

Isiltasun deserosoa saihestu nahian, hiriaz hitz egiten hasi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Garbi zegoen deserosoa egiten zitzaiola gaia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Poetak deserosoak egiten zaizkio errealitate egunerokoan haragiztaturiko errepublika politikoari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.

2 (izan eta kideko aditzarekin)

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea. Deserosoa zen egoera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Oso egoera deserosoa zen hura niretzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.

Emakume mota asko dago, baina esango nuke emakumeak deserosoak garela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 429. orr.

Umbertoren hatzak nire kokotsean jarraitzen zuen, eta nik, begiak erdi itxita, deserosoa baitzitzaidan Umbertoren begirada aztertzailea eraman beharra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 258. orr.

Ideia gogaikarria eta deserosoa zitzaion erabat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 176. orr.

Umeak lo jarraitzen zuen, baina gero eta deserosoagoa zitzaidan bera han ikustea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

Berarentzat deserosoagoa da niretzat baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

Senarrik deserosoena ez da, hala ere, ama bat bezain gogaikarria izaten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 345. orr.

Deserosoak ez ezik, garestiak ere badira.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Horregatik, telefono saioak deserosoak gertatzen zitzaizkidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 189. orr.

3 (adizlagun gisa)

Enrique Del Valle, 27 urtekoa, Espainiako Segovia hirian jaioa, deseroso mugitu zen Citroën 11CV erraldoiaren larruzko eserlekuaren gainean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 47. orr.

Baina egingo nuke susmatu duela zerbait bereizia gertatu zaigula, deseroso mugitzen hasi baita sofan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.

Deseroso sumatzen dut Yolo, baina ez dut uste Ferminen agerpenagatik denik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 215. orr.

Aita deseroso bihurritu zen aulkian. Wood isildu egin zen, eta deseroso ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Haien arnasestu, hasperen eta auhenen lekuko, deseroso sentitu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 47. orr.

-Oso arraro sentitu naiz -esan zuen Ronek, sorbaldak deseroso goratuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.

Gretaren begiradak deseroso sentiarazi zuen Gabriel.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.

Nihilismorako joera hark deseroso jartzen ninduen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 286. orr.

Zutik geunden, bata besteari deseroso begira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.

Emakumeak, deseroso, bekain beltzez margotuak jaso zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 220. orr.

-Ez -erantzun zuen Tiborrek, deseroso eta lotsatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

Hasperen egin zuen, ez estututa, baina bai deseroso. ondoko mahaian eseri zen, lotsati eta deseroso.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 82. orr.

-Spagettiak, olagarroa eta entsalada -jarraitu du deseroso, baina irribarretsu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 193. orr.

Deseroso samar sentitzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 44. orr.

Ez dugu nahi beti guztiz deseroso egon; deserosotasun maila jaistea nahi dugu.  Berria - Mundua   2004-03-25

Lehenengo begiradan, etxeak estu eta deseroso daudela ematen du, hiriaren harrizko gerrikora igota.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Badirudi, hala ere, inor ez dagoela deseroso.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 30. orr.

Eguna joan eguna etorri, gero eta deserosoago ni.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 94. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean)

Inoren txamarra bat neraman soinean, norbaitek niri ospitalean utzia, enbarazu egiten zidana, handiegia baitzen niretzat, eta denbora guztian sentitzen nuen haren deserosoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aulki deseroso (3); aulki deseroso batean (3); baina deseroso (3); deseroso bat (3); deseroso batean (5); deseroso batean eserita (3); deseroso begiratu (3); deseroso dago (4); deseroso egon (5); deseroso ematen (3); deseroso ere (3); deseroso eta (18); deseroso horretan (4); deseroso hura (5); deseroso mugitu (9); deseroso mugitu zen (7); deseroso nengoen (3); deseroso samar (11); deseroso samar sentitu (3); deseroso samarra (4); deseroso sentiarazi (6); deseroso sentiarazten (15); deseroso sentiarazten zuen (6); deseroso sentitu (27); deseroso sentitu naiz (3); deseroso sentitu nintzen (6); deseroso sentitu zen (10); deseroso sentituko (3); deseroso sentitzen (21); deseroso sentitzen hasi (3); deseroso sentitzen nintzen (3); deseroso sentitzen zen (4); deseroso zegoen (5); du deseroso (4); egin du deseroso (3); egoera deseroso (8); ere deseroso (4); eta deseroso (28); eta deseroso sentiarazten (3); horrek deseroso (3); jarrera deseroso (3); oso deseroso (7); ronek deseroso (3); urduri eta deseroso (3)

bat deserosoa (3); deserosoa baita (4); deserosoa da (16); deserosoa dela (5); deserosoa egin (6); deserosoa egiten (8); deserosoa egiten zitzaidan (5); deserosoa eta (4); deserosoa gertatzen (4); deserosoa izan (5); deserosoa izan zen (3); deserosoa izango (3); deserosoa sortu (3); deserosoa zela (4); deserosoa zen (7); deserosoak izan (3); egoera deserosoa (8); eta deserosoa (6); eta deserosoago (5); eta deserosoak (6); gero eta deserosoago (4); isilune deserosoa (4); oso deserosoa (6); talde deserosoa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus