Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urtegia deseraikitzera joan zirela argi utzi zuten. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 53. orr.
Deskripzioei garrantzi handia ematen dien kontapoesia ederra aurkeztuko zaigu eta irakurleak ulermenerako bidean kodeen erraietan sartu eta deseraikitzea izango du eginkizun. Berria - Harian 2005-12-06
Derridak Mendebaldeko zientzia eta metafisikaren bazterrak astindu ditu eta ohiko logozentrismoaren ontologiaren subjektuaren (eta objektuaren) eraikuntza deseraiki, hizkuntza eta testuen zirrikituak aldenduz, lurrikara bilakatu arte. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.
Ibon Aranberrik (Deba, 1969), eskultura eta diseinu patroiak deskodetzeko sentsibilitatea erabiliz, kultura ikonoak hobeto ulertzera garamatza, deseraiki behar diren edo aintzat hartu behar ez diren historiaren eraikitzaile gisa. Berria - Kultura 2004-12-18
Hitzez ematen zitzaizkion poemak eta aforismoak eta aginduak marrazkien bidez desegin, deseraiki. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 61. orr.