Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desenkusaka adlag desenkusak eginez.
-Nekaturik eta aldarte txarrean nengoen -hasi zen Hinbad desenkusaka-. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 188. orr.
Desenkusaka, bere baitan egiten zuen: "ene emaztearenak, emakume gisara, egin dik, baina ni, neure urteekin, ez nauk lizunkeriara limurtzen diren horietarikoa". Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 177. orr.
Erdi desenkusaka erdi erasoan hasten da: txantxa bat izan dela, barkatzeko, baina ez nukeela horrela hartu behar. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 152. orr.
Zezina, sardina zaharrak, jengibre-opilak, mahaspasak... -eskuak mugitu zituen desenkusaka-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.