Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desengainatu, desengaina, desengainatzen 1 da ad norbaitek ikusi okerra dela zerbaitez edo norbaitez duen uste positiboa.

Ikusten dut, sentitzen dut, sinesten dut, desengainatu naiz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 46. orr.

Hitz egiten zutelarik, zainetan ziren, loriatuak, berotuak... ondotik, aldiz, Maddalenek mutiko horien ezagutza egiten zuelarik, beti desengainatua gelditzen zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 64. orr.

Desengainatu baizik ez direnak doazela, bada, aurrera, arima libre eta bihotza bare.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Desengainatuta atera zen handik mutila, ametsetan inoiz gehiago ez zuela sinetsiko esanez bere buruari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 35. orr.

-Oraindik ez? -galdetu zuen Dembak, benetan harrituta, desengainatuta eta haserre, artean heldu ez zirelako-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.

Nolabait herriak baditu arrazoiak desengainatuta eta zapuztuta egoteko, eta Humala atsekabe horretaz baliatu da.  Berria - Mundua   2006-04-09

Nahikoa desengainatuta dago guztiekin ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.

Lurrean ukitu eta neurtu zitekeenarekin arrunt etsita, Ingalaterrako jakintsuen jakituriaz desengainatuta, [...] Lurrean ukitu eta neurtu ezin denaren bila abiatu zen, aingeruen hizkuntza entzun, ulertu, aditu eta deszifratzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.

• 2 du ad norbaiti ikusarazi okerra dela zerbaitez edo norbaitez duen uste positiboa.

Hochedék ezin desengaina zaitzake.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 147. orr.

Ez dut, jakina, nire senarra desengainatzeko inolako asmorik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.

Egia esan, ez dut inoiz ezertan desengainatu. libertate zaletasun gaizki ulertuak erakarririk anarkia ezarri nahi dutenak desengainatu nahi ditudalako.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.

Horrek pittin bat desengainatu egiten nau.  Berria - Harian   2006-03-25

Berarekin nengoenean, ordea, hain nengoen beldurtuta egin edo esaten nuen edozer gaizki hartu, eta desengaina nezakeelako, non liluratuko zuen formula ziur eta erabatekoaren beharra sentitu bainuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Laborista desengainatuak erakarri dituzte, baita kontserbadore ohi batzuk ere. Schopenhauer bera gozatzaile desengainatua izanik, sinesteak oro, itxaropenak, olertiak, ilusioak azpikoz goratu zituen.  Berria - Harian   2005-05-05

Horrela bada, elkarte bat antolatu zen pertsona erne, desengainatu, eszeptikoz osatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 377. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus