Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deseinu1 (orobat desein) iz asmoa, xedea.

Ai!, jainkoek ez zuten, baina, desein hori.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 189. orr.

Doluan lagun izango hituen, zeren, munduaren begientzat ez baitago patu tragikoagorik, halabehar tragikoaren deseinaz adiskide bat hiltzen duenarena baino...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.

Alabaren ohantzetik ilobaren lehen negarrak entzun orduko, aitatxik kontsideratu zuen deseinu gorenetara deitua nintzela, eta horren marka zela halako datan munduratu izana.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus