Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desehortzi, desehortz, desehorzten du ad norbait edo zerbait, ehortzirik dagoen lekutik atera.
Zenbaiten ustez, emakume hori desehortzi eta errito sataniko batean erabili zuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.
Sabino desehorztean jazotako guztia zehatz-mehatz jakin nahi zuela hil aurretik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 437. orr.
Zeren desehorztea eta zoria loturik baitaude: gudariak bere berna desehortzi ezinak, patuaren gaindiezina eta kanpokotasuna adierazten du. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 126. orr.
Deliberatu baitzen hurrengo egunean berean kutxaren desestaltzerat eta desehorzterat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 635. orr.