Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi dira terminologia horren desegokitasunaren arrazoiak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.
Britainiarren defentsa sistemen desegokitasuna zorrotz kritikatu zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.
Ez batak eta ez besteak ez zuen inolako desegokitasunik ikusten horretan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 160. orr.
Honelako sistemaren desegokitasuna nabaria da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.
Beste eredu horren desegokitasunek eta sortzen dituen irregulartasun ugariek iradokitzen dute hori ere ez dela hizkuntzarako eredu egokia. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.
Desegokitasun astronomikoek iraun egin zuten Julio Zesar astronomoen konklusioei diktadore-laguntza emateko egoeran egon eta "juliotar" egutegia sartu zuen arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.
Gaitzak jasaten guztiz nekatu eta aspertu arte, gizakia ez da jarriko desegokitasun zapaltzaileak konpontzen eta egiarik nabarmenenak onartzen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 27. orr.
Eta horrenbestez ez ditut adierazi nahi bakarrik eta nagusiki hitz-desegokitasunak, errepikapen nahiz truka-bihurriketa onartezinak, ez eta hitzandikeria astunezko zati eramangaitzak, baizik eta bazkalondoko prosa horren eite oro har indargea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.