Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desegituratu, desegitura, desegituratzen 1 du ad egitura kendu.

Desegituraturik omen dut nortasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Familia eta gizarte harremanak ere desegituratuko lituzke.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

Gogor gaitzetsi du, beraz, «lan taldea desegituratzeko asmoa.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

Bolognako Prozesuak giza zientzietako karrera gehienak desegituratuko ditu.  Berria - Harian   2005-05-25

Lan-indarra eskuratu baina aldi berean usadiozko gizarte-, familia- eta ekoizpen egiturak desegituratzen baititu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Gogor salatu zuen zenbait idazleren jokabidea, euskara eta Euskal Herria batzen ahalegindu beharrean, txikikeriak eta txokokeriak erabiliaz, hizkuntza desegiten eta desegituratzen zihardutelako.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 95. orr.

Baina indar horiek erabat desegituratuta daude, Israelek azken urteotan haiek suntsitzeko egin duten.  Berria - Mundua   2004-11-18

Guztiz deseginda eta desegituratuta ageri zaigu 1945-1964 garaiko euskara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 146. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Euskal Herriko toki askotan gizarte banatu eta desegituratua dugu.  Berria - Harian   2006-03-26

Gizarte desegituratu eta ekonomia kinka oso larri honen erdian, indarkeria da guztiz nagusituta.  Berria - Mundua   2006-02-07

Ekoizpen sektoreen bilakaera desegituratua.  Berria - Harian   2005-01-22

Igurzkarietan goitik beherako arrasto desegituratuak agertzen dira, igurtziak sortutako zarataren energia irregularrari dagozkionak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

Estutzearen ondoriozko igurtziak sorturiko aire mugimendu desegituratua.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.

Euskal Herriko toki askotan gizarte banatu eta desegituratua dugu.  Berria - Harian   2006-03-26

Ekoizpen sektoreen bilakaera desegituratua  Berria - Harian   2005-01-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus