Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desegin, desegiten 1 du ad (zerbait) egina izan aurretik zegoen era edo itxurara bihurtu, suntsitu, deuseztatu. (pertsonak eta kidekoak)

Gurasoen ustez, azido sulfurikoan desegin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 122. orr.

Errege indartsu batek erraz-erraz [...] desegin ditzake bere handinahiaren aurka dauden etsaiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

Desegin ditzagun fedegabeak, gu geu fedegabetzatz har ez gaitzatzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Jentilak deseginak gertatu ziren eta lautadara egin zuten ihes.  Elizen arteko biblia   1 M 4,14

Delitu batzuek bat-batean desegiten dute gizartea edota honen ordezkariak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Ezta obus puska batek aurpegia desegin dion eta horrenbestez bizitza osorako emakume bati zirrara eragiteari uko egin dion lagun horri ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 116. orr.

Orain ere, bada, desegin ezazu aurrean dugun gudaroste hori.  Elizen arteko biblia   1 M 7,42

Poliziak turisten autoetan lapurtzen espezializatutako talde antolatua desegin du.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.

· irud Hainbeste saltsa eta kontutan nengoen sartua, desegina nengoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Bezeroek deseginak dituzte begitarteak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

2 (gauzak)

Harresiak deuseztu eta desegin zizkietela eta jauregiaren bi muturretan zeuden defentsarako dorreak porrokatu eta eraitsi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Deseginak gertatu ziren ontziak, ur handietarantz abiatu baino lehen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,37

Azkenik, makina guztia suzko jaurtikiekin eta balezta-tiroekin desegin zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.

Esnatu zenean, ohe gainean eraiki zuen txorimaloa haserre desegin eta itsuaren mozorroa hautatu zuen berriro.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 177. orr.

Bota egingo dituzue aldareak, zutarri sakratuak apurtu, zutoinak erre, jainko-irudiak desegin.  Elizen arteko biblia   Dt 12,3

Tenpluan prostituzio sakraturako erabili ohi ziren gelak ere desegin zituen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,7

Hindu buruberoek, 1992ko abenduan, Ayodhyako Babri mezkita desegin zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 185. orr.

Betelen zegoen kultu-lekuko aldarea ere desegin zuen Josiasek.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,15

Gero irudia belzten da poliki-poliki, eta gero desegiten da, dena hauts.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 36. orr.

Kuxin zaharra piltzarretan desegin zen, kirurgia estetikoak birrindutako azal zahar bat balitz bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Janarian hartzen diren proteinak beren osagai aminoazidoetan desegiten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.

Papertto zuria zabaldu zuen, erdiko tolesdura desegin gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Berehalaxe desegin zitzaion infekzio-gunea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 453. orr.

Izan ere, radioak erradiaktibitatea eman eta masa galtzean, materia sortu edo desegin zitekeelako tesia zalantzan jartzen zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 300. orr.

Gorputzeko zelula eta molekula bakoitza etengabeko aldaketa-prozesuan dagoela, desegin eta berregin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.

Orrazkera di-da batean desegin zitzaion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 234. orr.

Bere hitzak airean desegiten ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

3 (gauzak; irud)

Maletak desegin ondoren berriro ere hoteleko tabernan elkartu ginenean, [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 352. orr.

Ohea desegin zuten, maindireak zintzilik zeuden, urreak hutsuneak egiten zituen bien arteko bururdian, grinaz beroturiko buru batzuk iraulka ibili izan balira bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Ederrak trebeki desegin zion zinta.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.

Santurtzitik Gdanskerako bidaia hartan behelainoak tapatu zuen zerua, borratu zituen buiak eta desegin zuen itsasoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

4 (gauza abstraktuak)

Inperioa desegin zenean, aita santuaren ondoan aurkitu zuen babes.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Sanz-Guillaume hiltzen delarik, 1032an, Gaskoiniako printzipatua desegiten da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 27. orr.

Herri-finantzek desegin egiten dute merkataritza beren bidegabeekin, mutirikeriekin, gehiegizko zergekin. Horretarako produkzio-bideen jabego pribatua desegin behar da nahitaez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Eraldaketa-prozesua kultura bat desegin eta beste molde batean berregitea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Ondorio txarra eragotziko da, kausa eragilea desegin gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Denboraren errotarriak ezin zuen atxikimendu hura desegin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Beraz, neba-arreben arteko ezkontza besterik gabe desegina gelditu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 62. orr.

Zama astun bat desegin eta joan zitzaion bihotzetik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 133. orr.

Ordu arteko zalantza izpia, Teresak esandakoa gezurra ote zen, desegina zegoen betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Bestek egindako lana desegitea, hori duk nire lana.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.

Ziurtasun morala, estu hartuta, probabilitate bat besterik ez dela pentsatzen duenari, desegin egingo zaio paradoxa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.

Oso gutxik, irizpide orokorretan oinarrituta, desegin dituzte mendez mende pilatutako hutsegiteak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Zezenen eta akerren odolak ez baititzake bekatuak desegin.  Elizen arteko biblia   Heb 10,4

Deusek desegin ez lezakeen bizitza betierekoaren sinbolo da lizarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 244. orr.

Jakizu, nik ere bihotzaren barru-barruan desegin ezineko moduan ezarria daukadala zure oroitzapena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Behin egindakoa ezin dugunez desegin, barkamenaren botere miragarri hori beste ordena bati dagokio.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Hildakoak, zaurituak, familia deseginak, hondamendia,... hori da gerrak utzi zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

Ohe desegin baten irudia zegoen bere buruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Ohe deseginaren erliebea aztertzea aski izango zuen Monika bakarrik edo norbaitekin lo egina zen jakiteko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

Itsasontzi hauetarik haratago, dorre zahar desegina, el otro Pasage esaten dioten etxe multzoa, eta mendi baten gailur hirukoitza.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdia desegin (5); armada desegin (3); asko desegin (3); auzitegi nazionala desegin (3); azkar desegin (3); bat desegin (24); bat desegin du (5); bat desegin dute (4); bat desegin zuen (3); batean desegin (4); batek desegin (3); batetik bestera desegin (3); bera desegin (4); berehala desegin (4); bestera desegin (3); bezala desegin (3); da desegin (5); dena desegin (4)

desegin arte (9); desegin aurretik (4); desegin baino (4); desegin baitzen (3); desegin behar (28); desegin behar dira (4); desegin behar zuela (3); desegin beharko (5); desegin beharra (4); desegin beharreko (3); desegin berria (3); desegin da (15); desegin daitezen (3); desegin dela (3); desegin dira (5); desegin dituzte (4); desegin du (15); desegin dute (16); desegin edo (7); desegin egin (32); desegin egin behar (3); desegin egin zen (11); desegin egin zuen (7); desegin egingo (13); desegin egingo da (5); desegin egiten (32); desegin egiten da (6); desegin egiten dela (3); desegin egiten dira (3); desegin egiten dute (3); desegin egiten zen (4); desegin eta (89); desegin eta berregin (3); desegin eta beste (5); desegin eta gero (3); desegin ez (8); desegin gabe (17); desegin nahi (21); desegin nahi izan (3); desegin ondoren (16); desegin zela (5); desegin zen (49); desegin zen arte (6); desegin zenean (8); desegin zenetik (10); desegin zezaten (5); desegin zioten (3); desegin ziren (4); desegin zituen (18); desegin zituzten (5); desegin zitzaidan (4); desegin zitzaion (3); desegin zuela (3); desegin zuen (35); desegin zuena (3); desegin zuten (19)

edo desegin (9); egin eta desegin (8); elkartea desegin (3); erabat desegin (9); ere desegin (7); eta desegin (33); eta desegin egiten (8); eta gobernua desegin (3); etxea desegin (3); ez da desegin (4); ez desegin (5); ezkontza desegin (3); familia desegin (3); gabe desegin (3); gobernua desegin (8); gobernua desegin eta (3); gutxira desegin (3); guztia desegin (7); guztiak desegin (10); hau desegin (3); hori desegin (7); hura desegin (11); hura desegin zuen (3); inperioa desegin (3); ituna desegin (3); izar desegin (4); izar desegin eta (4); legebiltzarra desegin (3); maletak desegin (3); manifestazioa desegin (3); nazionala desegin (6); nola desegin (7); ohea desegin (4); orduko desegin (3); postura desegin (3); postura desegin dute (3); santutegia desegin (3); sare bat desegin (8); sarea desegin (10); talde bat desegin (4); talde hori desegin (3); taldea desegin (23); taldea desegin egin (3); taldea desegin eta (3); taldea desegin zen (4); zaharrak desegin (3)

desegina da (3); desegina eta (4); desegina izan (6); desegina izan zen (3); desegina izango (3); desegina zegoen (4); desegina zen (4); deseginak dira (4); deseginak gertatu (3); deseginak zituen (4); deseginda dagoela (3); deseginda dagoen (3); deseginda eta (3); deseginda zegoen (5); deseginez gero (4); erabat deseginda (3); eta desegina (5); eta deseginez (5); ohe deseginaren (3); taldea deseginda (5)

bat desegitea (5); batasuna desegiteak ez (3); batzordea desegitea (3); desegitea agindu (3); desegitea da (3); desegitea erabaki (8); desegitea eta (15); desegitea ez (4); desegitea izan (3); desegitea onartu (3); desegiteagatik juan (4); desegiteak ez (5); desegitearen alde (3); desegitearen aurkako (3); desegitearen gainean (3); desegitearen inguruan (4); desegitearen kontra (3); desegiteari buruz (4); desegiteari uko (4); eta desegitea (8); ez desegitea (4); ez desegiteagatik (17); ez desegiteagatik juan (4); hirukoa desegitea (3); ituna desegitea (3); legebiltzarra desegitea (4); legebiltzarra desegitea eta (3); sa ez desegiteagatik (4); taldea desegitea (6); taldea desegitearen (4); taldea desegiteari (4); taldea desegiteari uko (3); taldea ez desegiteagatik (11)

abertzaleak taldea desegiteko (6); autoak desegiteko (4); auzitegi nazionala desegiteko (3); bat desegiteko (4); desegiteko agindu (8); desegiteko agindu du (4); desegiteko agindua (7); desegiteko asmoa (5); desegiteko asmorik (3); desegiteko asmoz (4); desegiteko emandako (5); desegiteko emandako agindua (5); desegiteko erabakia (3); desegiteko eskatu (19); desegiteko eskatu dio (3); desegiteko eskatu du (6); desegiteko eskatzen (3); desegiteko eta (14); desegiteko plana (3); desegiteko prozesua (4); desegiteko zorian (3); eta desegiteko (7); ez desegiteko (10); gorenak sa desegiteko (3); guztia desegiteko (4); haiek desegiteko (3); hura desegiteko (3); kokaguneak desegiteko (3); legebiltzarra desegiteko (6); legebiltzarra desegiteko eta (3); nazionala desegiteko (3); sa desegiteko (9); sa desegiteko agindua (4); sa desegiteko emandako (3); sa taldea desegiteko (3); taldea desegiteko (15); taldea desegiteko agindu (3); taldea desegiteko eskatu (3); taldea ez desegiteko (5)

ahoan desegiten (3); bat desegiten (5); batzuk desegiten (3); berehala desegiten (7); bezala desegiten (4); dena desegiten (5); desegiten ari (40); desegiten ari dela (3); desegiten ari dira (5); desegiten ari zen (19); desegiten bada (3); desegiten da (10); desegiten dela (4); desegiten delarik (3); desegiten den (7); desegiten dena (3); desegiten denean (3); desegiten dira (11); desegiten diren (6); desegiten direnak (3); desegiten direnean (3); desegiten ditu (4); desegiten dituen (8); desegiten du (12); desegiten duen (3); desegiten duena (4); desegiten dute (6); desegiten eta (13); desegiten eta suntsitzen (3); desegiten ez (4); desegiten hasi (12); desegiten hasi zen (4); desegiten zen (7); desegiten ziren (6); desegiten zirenak (3); desegiten zuen (5); edo desegiten (3); egin eta desegiten (3); egiten eta desegiten (6); erabat desegiten (4); eta desegiten (29); guztiak desegiten (4); guztiz desegiten (3); hori desegiten (4); nola desegiten (5); zergatik desegiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus