Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desegile 1 izond/iz desegiten duena.

Jakin ezazu bada Don Kijote Mantxako adoretsua naizela, kaIte okerren desegilea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 27. orr.

Zure berregileak bizkorragoak izan bitez desegileak baino; urruti zuregandik hondatzaileak!  Elizen arteko biblia   Is 49,17

Hitz horien [...] aparteko grazia sano hori beste iturri batetik dator, beheragoko maila batetik, hau da, barrenagotik: erdara (eta kultura) gutxiko jende argiaren mintzotik; hizkuntzaren egile bezainbat desegile direnen ganbara ezin hustuzkotik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.

2 (hitz elkartuetan, elkarketak izenongo balioa duela)

Oraingo mito-desegile horien beharrik ez dugu izan demokrazia horren erlatibismoa erreparatzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus