Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desdramatizatu, desdramatiza, desdramatizatzen du ad dramatismoa kendu.

Egia da hildakoak, espetxeratuak eta abar izanik tartean, zaila dela umorea erabiltzea, baina hala ere uste dut badagoela desdramatizatu beharra, geure buruari barre pixka bat egin eta gauzei ironia handiagoz begiratu beharra.  Berria - Kultura   2004-04-16

Edozein arazo larriren aurrean gauzak ongi aztertu eta gero egoera larri hura desdramatizatu egin behar zela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 195. orr.

Orain Gobernuak, literatoak, politiko arrazoizkoak, Aita Santua bera, problemak "desdramatizatzen" eta jendea lasaitzen ahalegintzen dira, estabilitatean eta orekan gaudela konbentzituta bizi behar dugu denok.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus