Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suhiltzaileen kamioi bat kale-kantoira iritsi eta orroka desbideratu zen, gorri eta dirdaitsu, kea zeriola. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.
Bi zaldi beltzek tiratutako kotxe beltz distiratsu bat [...] ziztuan kale-kantoira iritsita desbideratu egin zen beste kale batean barrena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.
Comalarantz zuzendu zuen pausoa, bidetik desbideratu gabe. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 139. orr.
Errepidetik desbideratu eta landabide bat hartuta itsasertzetik gertu zegoen taberna batera joan zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.
Desbideratu egin da antzinako bidetik, sekula ibili gabeko bideetan ibiltzeko. Elizen arteko biblia Jr 18,15
Bere ibilbidetik desbideratu eta Bordeleraino iritsi zen, arazo teknikoen aitzakia erabiliz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.
Don Pedrok zehaztasunez adierazi zion zein bidegurutzetan desbideratu zen Bernardino. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.
Ez zaitez desbidera ez eskuin, ez ezkerretara. Elizen arteko biblia EsZ 4,27
Harriz inguraturiko putzu hartara desbideratzen zen ibaiko uraren parte bat, gero handik erriberako lantegietara eramateko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.
Nik neure mandatua egin behar nuen, inora desbideratu gabe. Txillardegi «Putzu», 1999 - 29. orr.
Harry bizkor goratu zen, baina haizeagatik erratza desbideratu egiten zitzaion pixka bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.
Orduantxe, zaldizko bat atera zitzaien bidera, eta segizioa desbideratu egin zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.
Ardi galduaren bila joango naiz, desbideraturik dabilena artalderatuko, hautsia duenari hanka lotuko, gaixoa indartu egingo dut. Elizen arteko biblia Ez 34,16
Bide hura ez da desbideratzen Permeraino, eta Jelabuga, Menzelinsk, Birsk, Zlatust herrietan zehar pasatzen da Europatik irten aurretik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.
Guztiz desbideratu ziren bide okerretik, piztiarik higuingarri eta mesprezagarrienak jainkotzat hartuz. Elizen arteko biblia Jkd 12,24
Baina gehiegi desbideratu naiz kontatu nahi nuenetik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.
Nire nerabezaroko irakurketen kontuak desbideratu egin nau nekarren haritik baina ez urrutiratu inguruan eta azken urte hauetan tamalez ikusi dudanetik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
Ez naiz, ez, egiatik desbideratuko. Elizen arteko biblia Jkd 6,22
Lasaitasuna hartu zuen Norak, hizketa-gaia desbideratu egiten zela ikusirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.
Emakumeen arreta lanetik oihuengana desbideratu zen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 268. orr.
Honek berak adierazten du berriz ere hitzak noraino dauden ideologikoki desbideratuak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 211. orr.
Laguntza publikoak unibertsitate pribatura desbideratu dira. Berria - Kultura 2004-07-18
Zerga horren ondorioz, dolarretako finantzaketa-eskaria Estatu Batuetako merkatuetatik euromerkatuetara desbideratu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
Noizbait, ordea, gauzak desbideratzen hasi ziren. «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.
Madarikatua itsua desbideratzen duena! Elizen arteko biblia Dt 27,18
Hesitu zuten bide zaharra, desbideratu zituzten oinezkoak, eta hasi ziren eskailerako maila zaharrak kentzen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 57. orr.
Errepide bat egiten ari dira inguru horretan, eta ondorioz, ibaia desbideratu behar izan dute. Berria - Gaiak 2004-06-05
Zintzoak bidea erakusten dio lagun hurkoari, gaiztoak desbideratu egiten du. Elizen arteko biblia EsZ 12,26
Hark agindu bezala bota zituzten lantzak ezkongaiek, baina Ateneak denak desbideratu zituen, edo zutabe batera, edo hormara. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.
Artalde galdua zen nire herria, bere artzainek desbideratua. Elizen arteko biblia Jr 50,6
Nehork ez du serioski sinetsiko Parisera joan behar den hegazkin hori Tripoli edo Damaseko aireportuetara desbideratu nahi zenukeela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 30. orr.
Ezpata desbideratu zuen bere burua babesteko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 196. orr.
Gizakiek geografia zuzendu nahi izaten dute mendiak zulatuz eta ibaiak desbideratuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.
Lantzean behin, elkarrizketatik belarria desbideratu eta goiko pisura lerratzen nuen, nahi gabe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 192. orr.
Gero begirada desbideratu eta begiratu azkar bat eman zion bulegoari-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.
Ikuskizun desatsegin hartatik begiak desbideratuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.
Zenbakia markatu orduko konturatu zen zentralean hartuko ziotela telefonoa; handik bere departamentura desbideratuko zutela deia eta, azkenik, azpi-departamentura. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 133. orr.
Parmatour operadore turistikoaren arduradun gisa dirua desbideratu izana leporatzen diote. Berria - Ekonomia 2004-03-09
Gurasoen sineskeria berberek desbideratu dituzte judatarrak. Elizen arteko biblia Am 2,4
Asko dira beren burutazioek desbideratuak, irudipen maltzurrek okertu dizkiete gogoetak. Elizen arteko biblia Si 3,24
Dena den, horrela arazoa desbideratu beste ezer ez dugu egiten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.
Eta orain biblia xaxtar hori ateratzen duk atentzioa desbideratzeko... Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.
Erdi kantuan hasi zen gero, gaia desbideratu nahirik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.
Erraiten ziguten ezen arimak bideratu behar zuela gorputzak desbideratua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 384. orr.
Adiskidetasuna beste zerbait duk, noski, ez dik zerikusirik sexu bereko pertsonekiko sentitzen den erakarpen desbideratu hori asetzeko grinarekin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 119. orr.
Bihotz desbideratua damuaren baitara ekartzen duena. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.
Zein munta handikoa zen bekatari desbideratuen salatzea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.
Testu neutro bat eta 98 bide-uzte, 98 urrats desbideratu. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.
Bestela jokatzen zenuen zuk [...] desbideratuak zuzentzea nahi baitzenuen eta ez galtzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.
Desbideratuen aurka aholkuz eta etsenpluz, ez zigorrez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 616. orr.
Koadroari dagokionez, Pascal Bonitzerrek deskoadratzea deitu duena da, koadratze desbideratua, alegia, koadratze gisa markatua eta koadratze hori automatikoki begiradarekin berdintzetik urruntzen ahalegintzen dena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.
Desbideratze handiegia, jo eskuinerantz. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 44. orr.
arreta desbideratu (7); arreta desbideratu nahi (3); bat desbideratu (7); batzuk desbideratu (3); begirada desbideratu (4); begirada desbideratu zuen (3); desbideratu behar (10); desbideratu behar izan (5); desbideratu den (3); desbideratu dira (3); desbideratu du (4); desbideratu egin (21); desbideratu egin da (4); desbideratu egin zen (4); desbideratu egin zuten (3); desbideratu egiten (9); desbideratu eta (21); desbideratu gabe (6); desbideratu izana (3); desbideratu nahi (12); desbideratu nahi izan (3); desbideratu omen (3); desbideratu zen (11); desbideratu zituen (5); desbideratu zituzten (4); desbideratu zuen (17); desbideratu zuten (6); dirua desbideratu (8); dolar desbideratu (4); edo desbideratu (6); ere desbideratu (3); ezkerrez desbideratu (3); eztabaida desbideratu (3); gaia desbideratu (4); milioi dolar desbideratu (4)
arreta desbideratzea (4); arreta desbideratzeko (4); atentzioa desbideratzeko (4); desbideratzea eta (4); desbideratzeko eta (4); desbideratzen ari (9); desbideratzen ari dira (3); desbideratzen dira (3); desbideratzen zuen (3); dirua desbideratzea (4); ez desbideratzeko (3); pribatura desbideratzen (4); pribatura desbideratzen ari (4)