Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desbiderarazi, desbideraraz, debiderarazten du ad desbideratzera behartu, bidea aldarazi edo galarazi.

Musikaren esanahi sakona agindu saihetsezin bat iruditzen zitzaion, bere bidetik desbiderarazi eta bere baitan zerbait hausteko modukoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 62. orr.

Komando batek ontzia erabiliz Israelen aurkako erasoa jo nahi zuen, baina eskifaiak horri uko egin zionean, ontzia desbiderarazi eta 50 preso palestinar askatzeko exijitu zuten.  Berria - Mundua   2004-03-11

Janzkera aproposa graziarik gutxien zuen gorputz alderditik begiradak desbiderarazteko [...] bular tenteak eta aldaka sendo eta biribilek berehala erakartzen baitzuten ingurukoen soa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Pantaila hondoko irudia aldatu eta gero, jokoaren bila hasten da jokoak gordetzen dituen karpetan, baina ñirñir batek postarantz desbiderarazten dizkio begiak: mezuak dauzka.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 168. orr.

Eta hantxe segituko zuen begiz begi mezulariaren itzalari kosk eta kosk, Mariak [...] ukondokada bat eman ez balio, begien gezia desbideraraziz, eta karrikan gora zetozen musikariak hatz luzeaz erakutsi izan ez balizkio.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus