Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desbideraketa (33 agerraldi, 9 liburu eta 10 artikulutan; ETCn 348 agerraldi) 1 iz desbideratzea. ik desbiderapen.

2005ean pentsio guztiak gutxienez %3,5 haziko direla baieztatu zuen: «%2 inflazioari dagokio eta %1,5 prezioen desbideraketei».  Berria - Ekonomia   2004-12-16

Legeek euren eskuetan dagoen oro egiten dute ezkontzetan desbideraketa eta gaitzespenak saihesteko, horiek konponezinak baitaitezke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.

Zientziaren bidearen bitartez, behin urratu ondoren inoiz ixten ez den eta desbideraketarik baimentzen ez duen bide bakarraren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 282. orr.

Gobernu mota bakoitzaren argiak eta itzalak, bai eta desbideraketak, hots, Tirania, Oligarkia eta Demagogia eztabaidatu ondoan, hiru eredu nagusien batuketaren hautua egiten zuen Zizeronek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 23. orr.

Positibotasunen, jakitearen, irudi epistemologikoen eta zientzien artean agerrarazi nahi da ezberdintasunen joko osoa, harremanena, desbideraketena, desdoitzeena, independentziena, autonomiena, eta nola artikulatzen diren elkarren artean euren historikotasun bereziak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 216. orr.

Egia eta errakuntza, eta beraz, baita itxura ere errakuntzarantz doan desbideraketa gisa, judizioetan soilik aurki daitezke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

2 (izenondoekin)

Obrarentzat aurreikusitako gastua hasierako 26,5 milioi euroetatik 38,7 milioira pasatzea ez da «desbideraketa nabarmena», proiektuak izan ziten aldaketak aintzat hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Berunen desbideraketa txiki batek hil egingo luke pazientea, elektrokuzioz, txerri bat bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Azkenean ameskeriek hartuko dute errealitatearen lekua, eta desbideraketa desonestuek gozamen jatorrena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Funtsen desbideraketa salaketak.  Berria - Mundua   2004-06-30

Kriminalitatea bera -"monomania gizahiltzaile" ospetsuen ondotik- desbideraketa modu bat bihurtzen da, nola edo hala zoramenarekin lotua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.

Ia egunero, ia sistematikoki, burutzen ari nintzen irakurketak bazuen maiz bere ezinbestezko desbideraketa tasa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herrilan eta Garraio diputatuak onartu zuen «diru-desbideraketa» izan dela: Aldundiak hasieran jakinarazi zuen 122 milioi euroko kostua izango zuela, eta, atzo, berriz, diru-atala 133ra helduko dela aitortu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Ustelkeria, diru desbideraketak, eroskeria...  Berria - Mundua   2004-06-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diru desbideraketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus