Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta formak beren bidetik ateratzen ziren, koloreak beren ubidetik, baina, halarik ere, guztia ez zen nahastekamendu huts eta desbide. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 438. orr.
Astoa han zetzan leher egina eta zopiloteek, asebetearen ostean inguruko zuhaitzetan kokaturik, disekatuak ziruditen; gu berriro abiatu ginen gure desbidean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.
Ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.
Horra, bada: gezurrezko beitaz duzu egiaren zamo bapoa arrantzatuko; halaxe baititugu jende zuhur burutsuok, inguru-setioz eta soslai-erasoz, desbidez xuxen asmatzen bideak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 72. orr.
· Zeren naturak andere gisan gobernatzen baitu, eta bere desbideagatik gaude historiara, historia pentsagaitzera zabalik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.