Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desberdintze 1 iz tasun desberdinak hartzea, desberdina izatea. ik desberdinketa.

Horrenbestez, aukera ematen du animalia baten osabidea eta zelulen desberdintzea aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.

Ez zegoen garbi ea guneak, arrautzan ehun guztiak sorrarazteko gauza izanik, hartarako zenbait gaitasun galtzen ote zituen desberdintzean zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

"Disko imaginal" direlakoen desberdintzea ikertzen ari zen Hardon.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

Beste ezaugarri batez -adibidez, b, c, d eta abarrez- ordezka daitekeen a hizkuntza ezaugarria izanez gero, ordezkaketak ekarriko duen desberdintzea hiru eratara gerta daiteke: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 240. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola hasten da eta taxutzen mota guztietako forma dialektalak agertaraziko dituen desberdintze prozesua?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 243. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurralde bakartuetako hizkuntza desberdintzeak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 253. orr.

Segmentu horien baitan burutzen da zelula-desberdintzea, bide zehatz-zehatzez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

· Organismo konplexuei -sexu bidezko ugalketaz baliatzen direnei- dagokienez, luzaroan ebazteke egon da guneak eta zitoplasmak zer parte duten bakoitzak zelula-desberdintze fenomenoetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus