Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desberdinki (orobat desbardinki g.er.) adlag era desberdinean. ik desberdin 4.
Euskarazko kapitulu bakotxa da erdaraz ere agertzen bainan itzulpena izan gabe, desberdinki kondaturik. Herria 2004-12-16
Adibide gisa, "Platonen ikaslea" eta "Alexandro Handiaren irakaslea" izenek erreferentzia bera dute, Aristoteles, baina desberdinki aurkezten digute erreferentzia hori; esanahi desberdina dute, zentzu desberdina dutelako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.
Hiru ziren orain egongelan: beste biak gazteak ziren, hogeita bost urte ingurukoak, baina desberdinki jantziak ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 211. orr.
Batzuentzat mendia lanbide, bertzeentzat ahusabide, denek inguramena beren gisa zaitzen, zoin desberdinki haatik! Herria 2005-10-06