Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desbenturatu, desbentura(tu), desbenturatzen da ad zorigaiztoko, zorigaitzezko bihurtu.
Eta nihaurk ere nigar egin nuen orduan, lurraren baitarik, presondegirako bidean nindoala jada, zaldi gainean loturik, benturaren benturan desbenturaturik eta bihotz-hildurik, sei soldadu haien artean... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.