Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desbaliotu (orobat desbaliatu), desbalio, desbaliotzen 1 du ad baliogabetu.

Lehen horiek ardietsi dute Viktor Ianukovitch errusotiarra [...] nausiarazi zuen bozaldiaren desbaliotzea eta parlamentuak deliberatu du bozak berriz eginen direla.  Herria   2004-12-02

Hortik letorke gorputzaren desbaliotzea izpirituaren ontzi material bezala ulerturiko arimaren aurrez aurre.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Kontzientziak ekintzarako desbaliatzen gaituela ere atera daiteke noski hortik, eta ez dabil hortik urruti modernitatearen pathosa: ekintzarik gabeko kontzientzia ala kontzientziarik gabeko ekintza, horra auzia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

2 diruaz mintzatuz, balioa jaitsi.

Herri hortako gobernua beha zagon Arjentinak desbalia zezan bere dirua.  Herria   2001-07-19

Zeren orain ez baldin badu desbaliotzen, sei hilabeteren buruan beharko du egin eta orduan errekarat joanen gira, gehiago desbaliotzerat bortxatua izanen baita!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 143. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus