Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Astindu zure lumak -esan zion Salomon zahar eta desatsegin hark. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 242. orr.
Ez dago zertan bueltak ematen jardun beharrik, pertsona desatsegin bat da, beste gutxi bezala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 128. orr.
Eztenkadak botatzen zituen etengabe Harry hain pertsona desatsegina zergatik ote zen galdetuz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.
Langile desatsegin, oldarkor, tematiaren erreputazioa lortu zuen ministerioan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.
Baiezko deserosoa egin nuen buruaz, neu izan bainintzen zuzendariarengana jo zuenetako bat Öchlerrek neskame desatsegin bati buruzko ipuin lizun dekadente bat irakurri zigula salatzera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 309. orr.
Pertsonaia desatsegin eta zakar hura, batailoi karlistak ausardiaren arabera sailkatzen hasi zen gero. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Zure atearen atzean aldarte latzeko jendaila desatsegin eta makurra bizi zen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 11. orr.
Begirada desatsegina du, betazalak jaso ditu eta begi gogorrez egiten dit so. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 194. orr.
Goitik behera begiratu zidan, begi hotz eta desatseginez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 119. orr.
Ahotsa desatsegina zuen; gorputzean bilo asko duten horiei dagokiena, iruditu zitzaidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.
Keinu desatsegin bat egin zuen berehala. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 85. orr.
Estatua hura desatsegina eta ergela iruditu zitzaidan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.
Presaka hitz egiten zuen emakumeak, gertakizun desatsegin hartaz jardutea deskortesia irudituko balitzaio bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.
Ororen gainetik, egoera penagarri eta desatsegin bati ihes egin niolako, poza zen sentitzen nuena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 210. orr.
Hurrengo ametsa arras desatsegina izan zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.
Nire pipa izekitzeko gogoa nuen, baina desatsegina izanen zen haien arreta neureganatzea pospoloa piztean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.
Arazo bera sortu zen, ez hain era mehatxagarrian, gizaki zuriaren lan desatsegin eta oinarrizkoenak egiteko zuria ez zen jendea inportatu zen eskualdeetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.
Usain zorrotz-desatseginak nagusi, etxekoen ordez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.
Gnomoek susmo txarrez eta era desatseginean begiratzen zioten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 221. orr.
Josebari oso desatsegina egiten zitzaion Mamousineko bizimodua. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
Hori ordaintzeko bere zaletasunerako denborarik uzten ez dion eta desatsegin zaion lan batean dihardu. Berria - Kultura 2006-05-03
Zorionez, ez zitzaidan gertatzen nire lankideari bere ama begi-okerrarekin bezala; ez zitzaidan nire lekua, nire mundua, nire asteroidea, etengabe desatsegin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 18. orr.
Ez zitzaien desatsegin indar erakustaldia egitea burgesia harro hari, hasberriak balira bezala tratatzen baitzituen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.
Baina besterik da gogoak antzemanda, beharrizanen arabera atsegin zaidana; desatsegin balitzait egokitu beharko bainuke. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.
Gogotsuago agertuko nintzaion desatsegin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.
Barkaidazu, beraz, Jainkoarren, desatsegin aritu banatzaizu. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 28. orr.
Andresi desatsegin gertatzen zitzaion beste gauza bat izaten zen ikustea nola, disekzioak egin ondoren, sobratzen ziren zatiak gorriz pintatutako galdara batzuetan sartzen zituzten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.
Albiste zorigaiztokoa baitzen huraxe, desatsegin atsegingarria inondik ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.
Amaiak Leireren atea kanpotik ireki eta neska, euritako hori bat eskuetan zuela, autoaren ondoan zutik agertu zenean, etxezainaren aurpegian desatsegin-keinu iragankor bat azaldu zen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 31. orr.
Kantentzat "subjektuari gogoeta egiten uzten ez dion (...) atsegin edo desatsegin-sentipen bat" da afektua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.
desatsegin bat (20); desatsegin bat egin (3); desatsegin baten (4); desatsegin batez (3); desatsegin eta (8); desatsegin hark (3); eta desatsegin (6); gai desatsegin (3); gauza desatsegin (3); usain desatsegin (3)
benetan desatsegina (3); bezain desatsegina (3); desatsegina egin (5); desatsegina egiten (3); desatsegina eta (5); desatsegina iruditu (3); desatsegina izan (15); desatsegina izan behar (3); desatsegina izan da (3); desatsegina izan zen (4); desatsegina izaten (3); desatsegina zen (6); desatsegina zitzaion (3); eta desatsegina (10); ez zen desatsegina (3); oso desatsegina (7); zen desatsegina (3)
desatseginak izan (3); era desatseginean (3); eta desatseginak (4); ondorio desatseginak (3)