Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Noaingo desastrearen albisteak kulebrina batekin harrapatu zuen Migel, suzko armen misterioen lehen eskolan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.
Kolpe gogorra ez ezik, B-12rena gertatu zenez geroztik hondamendia zela iritzi genion, itzulbiderik eta atzerabiderik gabeko desastrea. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 6. orr.
Sekulako desastrea, eta dena, hire errua! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.
Berehalaxe konpondu zen desastrea, baina gauza jakina da katuaren pixak sekulako usain txarra duela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.
Gerraren amaia desastre erabatekoa izan huen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 112. orr.
Nire bizitza desastre osoa da. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 11. orr.
Oporren tarte luze bat eztabaidatzen pasatu genuen, bidaia hura desastre bat izango zela konturatzen hasi ginenetik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 77. orr.
Batzuetan zerbait desio dugu, nahiz eta jakin ezinezkoa dela, edo desastrea ekarriko digula. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.
Desastre bat besterik ez zela, azkenaldi hartan, bien arteko hartu-emana... Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.
Ortega-k behin eta berriro agertu du bere susmoa, eman ohi ziren Espainiaren gaitzaren esplikazio guztiak, Bourbondarren etorreraz, edo 98ko desastreaz, edo elizaren itxikeriaz, edo jendearen alferraz, edo ezaxola publikoaz, etab., kaskalak zirela denak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.
Donostia desastrea dela diozu. Berria - Kultura 2004-11-14
Horretan euskara desastre bat da. Berria - Kultura 2004-09-05
Oteizaren artelanen gainean ez dagoela kontrolik, pieza faltsuak egiten ari direla, kudeaketa desastre hutsa dela. Berria - Kultura 2004-03-25
Ohean desastre hutsa naiz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.
Ezin ukatu: desastre hutsa ginen sukaldean. etxe hartan ezer ez zegoelako bere lekuan eta desastrea nintzelako. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 60. orr.
desastre bat (7); desastre hutsa (19); desastre hutsa da (3); desastre hutsa zen (3); desastrea da (3); eta desastre (4); hura desastre (3)