Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desartikulatu, desartikula, desartikulatzen 1 du ad giltzadura desegin; ataletan bereizi.

Irri zozoak kokotxa desartikulatu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Guk horren aurrean diogu Euskal Herria ez dagoela hiru eremutan artikulatua, baizik eta desartikulatua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Estatu espainolak euskal erakunde politiko tradizionalak ezabatzen eta Euskal Herria desartikulatzen zuen momentuan, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

2 irud/hed

Zalu eta modernotzeko, bihurritu eta desartikulatu beharra dago, airostu, zehaztu, lexikoa berritu, sintaxia malgutu; hitz batean (euskararekin ezin omen dena), irauli eta birfundatu egin behar da hizkuntza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.

3 desegin.

Margeren salaketari esker, Interpolek desartikulatu ahal izan ditu erakunde beldurgarri horrek ia mundu guztian zehar sakabanaturiko tentakulu lindirgatsuak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

Ezker abertzalea desartikulatzeko estrategiak porrot egin duela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Margeren salaketari esker, Interpolek desartikulatu ahal izan ditu erakunde beldurgarri horrek ia mundu guztian zehar sakabanaturiko tentakulu lindirgatsuak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Jendea dantzan ari izango da, mugimendu zoro eta desartikulatuekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus