Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desarrollista (ETCn 116 agerraldi) 1 izond desarrollismoarena, desarrollismoari dagokiona.
Eredu desarrollisten aldeko apustua da, herri honek alternatiba gisara behar dituen gune sozial eta ekologikoak proposatu gabe. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.
Ekimenaren helburua «proiektu desarrollista» horren kontrako herri mugimenduari bultzada ematea da. Berria - Euskal Herria 2004-06-10
2 izond/iz desarrollismoaren aldekoa.
Berrikuntza semantiko honek egoera bitxi bat eragin du azkenean: hala desarrollistak nola ekologistak bere diskurtsoak berregituratu beharrean izan dira, elkarrekin moldatu ahal izatearren. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.