Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desarrazoi iz arrazoirik eza; arrazoiaren aurkako gauza.

Horrela hasten ziren sesioan, gizona arrazoi zorrotzen armarekin eta andrea bere suminarenarekin huts-hutsik; eta bataren eta bestearen arrazoi eta desarrazoiak ezin askatuzko katramilan nahastekatzen ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 247. orr.

Banaka-banaka frogatu behar du isunen desarrazoia, zentzugabekeria.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 115. orr.

Niri ez zitzaidan ongi iruditu, Godot-ek zerikusi handiagoa baitu arrazoiarekin desarrazoiarekin baino, eta esan nien analistentzat ez nekiela, baina idazleontzat Beckett etsenplu eredugarria zela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 105. orr.

Euskaldunon Egunkaria ixtearen arrazoietako bat euskararentzat askatasun gehiago ekartzea zela Gobernutik deklaratu zutenen desarrazoi modua bera ere bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 242. orr.

Gauzak bere onetik ez ateratzea erabaki zuen, desarrazoiaren sareetan ez erortzearren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 51. orr.

Esana arrazoiari dagokio, edo desarrazoiari; botea edo botakina informazioari (eta kulturari).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Edozein ordutan eta harira etorri gabe aipatzen zituzten Benito gizajoari buruz[...] egotz lekizkiokeenik pentsatuko ez nukeen nolakotasunak; batzuk, gutxieneko objektibotasuna zuenarentzat, erabat desarrazoizkoak zirenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 288. orr.

Hain da gauza krudela seme-alaben desarrazoia!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 520. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus