Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gerokoa badakik: lagunari bi tiro desarratu eta gero, delako txostenaren bigarren partea ezabatu zian ordenagailutik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.
Bere fusila etengabe desarratzen zuen Txapero nire laguna, bat-batean isil-isilik antzeman nuen, eta geldi-geldirik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 249. orr.
Hirugarrenak jaitsi ditu taberna aurreko eskilarak, eta atea zabaldu ondoren, arma desarratzen hasi da. Berria - Kultura 2004-06-24
Kontu handiz desarratu nuen: bertan erori zen Albert, antsiarik ere gabe, kolpetik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 83. orr.
Eta apuntatu zuen Mattinek eskopeta piztiaren kontra, baina ez zuen desarratzen... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 204. orr.
Txantxatiak bakean beza bere partea burutu; pailazoak bitza barrez leherraraz beren birikak desarratzeko pronto daudenak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 94. orr.