Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desarra 1 iz desarratzea, giro egitea.

Behingoan, tiro baten desarra entzun dute eskuin aldean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 365. orr.

Mikel Strogoffek eta Nadiak desarrak entzuten zituzten, garrasiak, laguntza eske, tatariarren alarauak ibaian gora...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.

Fusilen desarra! -esan zuen bere artean-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 241. orr.

Laurak arte ez zen emirra plazan sartu, turuten eta dunbalen zalapartaren erdian, kanoien eta mosketeen desarraren artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Angara zabal-zabala da leku hartan, eta ezin inola ere handik igaro setiatuen desarren azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.

Kanpai-hotsez iragartzen omen dute begiraleek, desarraren tximista ikusi ahala, bizpahiru segundoko aurrerapenez, Santa Barbara eta Artolatik granadak herrirantz noiz irten diren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Zeren eta dozena bat lagun baikindoazen, Itsasoko Amakoak... guztiok ere ongi armaturik, desarrarako prest...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 476. orr.

Potzoloren begi meharrak bi pistola ziren, desarratzeko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.

Angarako kanpamentuko kanoiak desarra bota eta bota hasi ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

Ordea, kanoiak desarra egin zuenean, bertatik jaurtikirikako bola kasik geldi geratu zen mahai gainean, mahai gainean geldi zegoenak aitzina egiten zuelarik, tximistak hartua bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 296. orr.

Arratzaindik egiten genituen desarrei erantzunez, Donostiatikako granadak ere etengabe lehertzen ziren gure inguruan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 279. orr.

2 irud/hed

Esketxak bere segida izan zezan, nik halaberean ihardetsi behar nion, neure ukabila haren kokots punttadunaren aldera desarratuz, betiere bisaia ukitzeraino gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

Desarra gozo baten gisara eragin zidan haren larru-azalaren uki guriak blusa baporetsuaren ehun mehearen azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina orduan fusil desarra ikaragarri bat lehertu da telegrafo bulegotik hurbil, eta bala zaparrada batek leihoetako kristalak txikitu ditu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus