Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desarmatu, desarma, desarmatzen 1 du ad armak kendu. ik armagabetu.

Desarmatu zuten Abundio, artean hantxe baitzeukan labana odolez betea eskuan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 162. orr.

Azaltzen zuen zein molde errazean hamar mila kidetako batailoiak desarmatu, zaldi ederrak kalitu eta gerla-tresnak berenganatu zituzten alemanek, borrokarik gabe kasik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Inurriek bezala hartu zuten ontzia, desarmatu egin gintuzten, ni muturrean jo eta lurrean utzi ninduten odoletan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.

Ez desarmatu heure jendea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.

IRAk Gabonak baino lehenago desarmatzeko konpromisoa adierazi zuela esan zuten bi gobernuburuek.  Berria - Mundua   2004-12-09

Milizietako 40.000 kide desarmatuko dituela iragarri du Gobernuak.  Berria - Mundua   2004-09-24

2 irud/hed

Txarrena ere irten daiteke, ordea, halako aurreikuspenetatik, iragartzen den gaitzaren aurrean zeharo desarmaturik gaudenean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 135. orr.

Giza ekintzen arrazoia figuren neurrien arrazoiak bezain ziurtasun handiz ezagutuko bagenu, handinahikeria eta zikoizkeria desarmatuta geldituko lirateke.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 32. orr.

Desarmatu nauena, salako ispiluan bere buruari eta mini-gonak ematen zion itxurari begiratu ondoren, Paola niri begira geratu dela ikustea izan da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

Aterpean sartu orduko eltzekariaren usain onak eta profeta itxurako gizon irribarre bizardunak desarmatu naute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.

Pescadorren ustez, liburuan «hainbat mito» desarmatzen dira.  Berria - Kultura   2004-06-17

3 (era burutua izenondo gisa)

Hotzak eta goseak geunden, Piamonteko partisanorik desarmatuenak ginen, eta ziur aski prestatugabeenak ere bai.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Bi talde osatu ziren kaian: euskal borrokalari desarmatuak alde batean, eta buruzagi politikoak bestean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 34. orr.

4 desmuntatu.

Erabat desarmatu, garbitu, eta piezaz pieza armatu nuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.

Lisatzeko oholaren oina desarmatu nuen (hankak azpitik sartzea galaraziko baitzion), altuera kalkulatu, eta lau hanka egurrezkoren gainean ezarri nuen, mahai arruntaren moduan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 31. orr.

Behean hautsa eta ilunpea, besterik ez, ontzia desarmatzen ari diren dozenaka mailuek joka ekin diotelarik berriz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus