Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desarautze 1 iz arauak ezabatzea.

Munduko ekonomiaren integrazio gero eta handiagoak eskatzen duen erregulazio modu berrien ordez, desarautze lehiakor bat ari da nagusitzen, eta desarautze hori, nazioarteko mailatik nazio mailara igaro ondoren, finantzen eremutik, modu arriskutsuan, gizartearen alorrera ari da igarotzen. Desarautzea, pribatizazioa eta zergak murriztea izan ziren liberalismora bihurtutako politika ekonomikoen giltza-hitzak. Finantzen berrikuntza kateatu hau ez zen inola ere gertatuko, baldin finantza-merkatuak bata bestearen ondoren desarautu ez balira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Azken prozesu horren argitan ulertzen da, arrazionalizazio ideologikoak gorabehera, 1970eko hamarraldiaren amaieran abian jarri ziren desarautzeen uholdea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ekonomian gertatu den globalizazio eta merkatuen desarautze prozesuaren areagotzeagatik. Desarautze-politikak, bere aldetik, komunikazioen iraultzarekin batera, finantza-globalizazioaren prozesua sendotu du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 163. orr.

· Horiez gainera, finantza-desarautzea ere aipatu behar da, garai bateko erakargarritasuna eman baitzion berriz New Yorki -Londresen aurka-, nazioarteko finantzaren gune nagusi gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desarautzea eta (6); merkatuen desarautzea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus