Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desaprobetxatu, desaprobetxa, desaprobetxatzen du ad etekinik ez atera, alferrik galdu.
Ta gela propioan leihate propioa izatea lujoa zen Matiasentzat, eta pertsona ez dago munduan lujoak desaprobetxatzeko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.
Horrelako aukerak bizian behin bakarrik izaten dira, eta ezin dugu aukera desaprobetxatu. Berria - Kirola 2006-04-13
Hura zen buztantxoa desaprobetxatzeko modua ene uzkia eskean zebilenean! Aitor Arana «Onan», 2000 - 85. orr.