Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hezurraren forma emanik, presio funtzionalaren norabidean antolatzen eta desantolatzen dira hezurraren elementuak, eta presio funtzional horren zenbatekoaren arabera handitzen edo gutxitzen dute beren masa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.
Euren adar armatuak desantolatzea onartu duten Irakeko indar politikoak hauek dira: [...]. Berria - Mundua 2004-06-08
Gurutzearen itzalean ezkutatuta beraien hitz anbiguoaren pozoiaz langileria desantolatu nahi duten horiei dagokienez... Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 99. orr.
Izugarri desantolaturik bizi zen, eta amorraturik ere bai batzuetan; kaos bridagabea zen nagusi haren munduan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Munduko erlijiorik desantolatuena da camdombléa, hori da haren xarmaren iturria, eta orain arauez bete nahi dute. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 183. orr.