Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desanparo iz babesik eza, babesgabetasuna.

Bi eskuekin estaltzen zuen aurpegia, inork bere samina ikus ez ziezaion, eta negarrarekin batean isilkako intziri bat ateratzen zitzaion, damua, beldurra, lotsa edo desanparoa uxatzeko konjuru baten moduan, ahopeka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.

Geroztik, niretzat desanparoak ez dauka beste soinurik: neguaren ilunpetan, hezurretaraino sartzen den izotzaren erdian, arrankatu ezin duen auto baten karranka errukarria. inguratzen duen familiaren erdian, etxera datozkion lagunen erdian, luxuaren tartean halako betegabetasun bat nabari zaio, osagai horiek guztiak izan arren desanparoa erabat estaltzea lortzen ez duen pertsona baten malenkonia punttua.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 11. orr.

Apurka-apurka autoak martxan jarri eta alde egiten zuten auzotik, eta ni lo geratzen nintzen, beroa gozatuz, desanparo haren erdira atera beharrik ez neukalako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 11. orr.

Nobelako pertsonaia batzuen desolazioa, urruntasunaren desanparoa, Ozeano Antartikoko hotz hondogabeen itolarria geratu zaizkit.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 17. orr.

Harentzat nirea izango zen desanparoa: tipo bat gauaren bakardadean idazten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus