Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desanparatu, desanpara, desanparatzen 1 du ad babesgabetu.

Bere zurbilean txukun, erruki emateko moduko prestu itxuraz, erremedio gabe desanparatua...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 41. orr.

1961eko uztailaren 21ean, Ernest Hemingway, Ketchun, Idahon, Union kaleko bizartegiko aulkian esertzen delarik, ahul bezain desanparatuta sentitzen da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 106. orr.

Neska horrek ageri duen samurtasuna nahi genuke gure gaisoaldietan; haur hori, berriz, hain dago desanparaturik...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 69. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Aspirina irentsi eta gero ere lehengo aurpegiera desanparatuarekin jarraitzen du neskatxak, lasai baina tristerik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.

Zirkuko jabea -"ni enpresari apal bat besterik ez nauzu"- dirua galtzen ari zen, zirkua han, orube desanparatu hartan geldirik eta emanaldirik eskaini gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus