Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desanimatu, desanima, desanimatzen da/du ad gogogabetu, adoregabetu.

Ezin diote lasai begiratu etorkizunari, eta gogo handiz jardun arren, azkenean desanimatu egiten dira pitin bat.  Berria - Kirola   2006-05-05

-Agerian dago hanka sartu duguna, baina ez gaitezen desanimatu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 97. orr.

Bakar-bakarrik ikusten nuen neure burua, hainbeste desanimatzen eta adoregabetzen ninduten erantzuki haiek gehiago egingo ez ziezazkidaten modukoa bihurtzeko lan gaitz hari ekiteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 222. orr.

Salatzaileak salatuz espero dute tortura salaketak gutxitzea, jendea desanimatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Nik erantzun nion ez nengoela desanimaturik, eta bere interesaren berri jakinda inoiz baino esperantza handiagoa nuela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 75. orr.

Eta orain, gauean -desanimatuta eta esku hutsik, jota eta galduta ezkutuka etorri ondoren honaino-, orain txartela, hainbesteko gorrotoa eta beldurra eragin zizkiona, lurrean zegoen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus