Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
desamortizazio iz ondasun amortizatuak, merkaturatzeko libre utzi.
XIX. mendean, Mendizabalen Desamortizazioaren ondorioz monasterioa horma zahartuta geratu zenean, agure bat ibiltzen zen hondakinen artean, beti mutu, beti edozein hotsi adi. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 61. orr.
Aita Bedaio, XIX. mendeko desamortizazioak inork ez bezala ezagutzen dituena. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.
Desamortizazioaren garaian fraideek komentuak uztera derrigortu zituzten, baina itzuliko zirela uste zutenez, gauza asko ezkutuan gordetzea erabaki zuten Berria - Kultura 2004-06-02