Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemisferio hori berriro aktibatu eta bestea desaktibatu zitzaienean, ordea, atzera dena hasieratik ikasi behar izan zuten arratoiek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.
Bulkada bakoitzaren ondoren, nerbioa desaktibaturik geratzen da segundo baten milaren batean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Hitzek ez dute askorik balio, erabiliaren erabiliaz, maiztu egin dira, desaktibatu egin ditugu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 57. orr.
Noizbait, hala ere, ETAren su-etenak "Beste" nagusi horietako bat desaktibatu digu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 47. orr.
Bide batez, irmotasun itxura erakutsi du PSOEk, eta PPren mezua desaktibatu du, neurri batean: ERCren menpe ez dagoela agertu du, PPk horixe leporatu arren; ez dagoela prest independentistekin etengabeko eztabaidan egoteko. Berria - Harian 2006-01-24
Euskal presoentzako Guantanamorekin amesten dute, horrela nahi gaituztelako: bizirik ez, hilik baizik, eta horrela ezin bada, damututa, beldurtuta, desaktibatuta. Berria - Euskal Herria 2004-02-08
desaktibatu du (3)