Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desagertu (ETCn 56.040 agerraldi), desager, desagertzen 1 da ad ageritik kendu, ikustezin edo sumaezin bihurtu. (pertsonak eta animaliak)

Desagertu egin nintzen, beraz, eta mundutik apartatzen nauen paraje maite batera egin nuen alde. Geroxeago, noizbait, Bittor ere desagertu zen eta, nik dakidala, ez zen sekulan gehiago Sarara itzuli.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Noiztenka desagertzen zen, eta hiruzpalau umerekin agertzen berantago.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.

Gizonak edo emakumeak desagertu egiten zirelako Espainiara iritsi orduko, edo Kubara itzultzen zirelako iritsi eta handik hiru hilabetera.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 152. orr.

Lankide guztiak lekutuak ziren, desagertuak, aienatuak, itzaliak, irentsiak, hogei, berrogei, hirurogei edo ehun errublo sakelaratuta.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.

Fidantzapean aske badaude desagertu egingo dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 203. orr.

Baina aita garretan desagertu zen, eta Fionn bera, hari laguntzeko ahaleginean, amildegira jausi eta sutan erretzen hasi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 92. orr.

Orain, animalia asko desagertu direnean, [...] itsasoko arrain mota asko betiko galdu ditugunean, orain, mundua ekologismora itzuli da eta ingurumenaren zaindari egin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.

Kontua da neska etorri bezala desagertu zela.     «Kuskue tanden», 2004 - 226. orr.

Hannak oraindik maite du, aspaldi hil bazen ere, hots, desagertu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

Gizona urtu egingo zen, desagertu egingo zen, arrastorik utzi gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

Txoria urruntzen ikusi nuen, eta puntu bat bilakatu zen, eta hura ere desagertu egin zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

Komisarioa dabil zure bila, oraintxe pasatuko dizut -esan zuen garitan antzeman nion irribarre okertuarekin, eta atea itxiz desagertu zen, esaldiaren lekuko gisa ke zirimola bat airean utziz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 31. orr.

Beraz, jaiotzen denik desagertzen ez bada, zer gertatzen da ba hildakoekin?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.

36ko gerran desagertuen inguruan Euskal Herrian egiten ari diren lana.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (gauzak)

Aurpegi bat itsatsi zen une batez leihoaren kontra eta desagertu egin zen gero.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Aspaldiko parteko irribarrea desagertu egin zitzaion, supituan Samsa bilakaturik berriro.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 33. orr.

Pospoloak behin eta berriz desagertzen zaizkit.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 54. orr.

Hawthorne-ren eskuizkribua desagertu egin zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.

-Gogoratzen nauk nola desagertu ziren duro zilarrak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

Arbola asko desagertu egin ziren, beste batzuk erbesteratu, gaur egun Alpeetan soilik aurki daitekeen gabonetako izeia kasu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 137. orr.

Sobietar blokearen hondamendiarekin batera, kapitalismoak zuen eragozpen handienetako bat desagertu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Taniak besarkatu ninduenean, dardarka oraindik, urdaileko mina desagertu egin zitzaidan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 218. orr.

Hitz barruko h guztiak desagertu dira bokal artean zeudenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 182. orr.

Hemen Amerikan denbora desagertu egiten da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 122. orr.

Desagertu egin ziren hiriko soinu urrunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 123. orr.

Kristaleko zikinak desagertu egiten dituk.     «Kuskue tanden», 2004 - 50. orr.

Hizkeramodu hori ia desagertu da dagoeneko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Itoitz erabat suntsitu ondoren, 903 urteko historia desagertu da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

Bizidunak bizirik diraueino, badela unean uneko bizitza bat, desagertzen dena, ondoren beste bat birsortzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 209. orr.

Hauek ere egiazko existentzia duten akzidenteak direla, hortaz, etengabeki sortuak, eta bata desagertzen denean beste bat sortzen dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 208. orr.

3 (-tik adizlagunekin)

Bapatean Block-etik desagertu zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 82. orr.

Baionako katedrala desagertu egingo zen bere lekutik, eta harenak izandako oinarrietan hartuko zuen leku nire gizatasunaren oroitzapenak, gaztelu garden baten antzera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 111. orr.

Hurrengo lainoa agertu eta leiho paretik erabat desagertu arte ez naiz jaikiko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.

Gure bistatik desagertu baino lehen, atzealdeko leihora zutiturik Marilin zakurtxo toaila-puskatzailea ikusi ahal izan genuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.

Horrelaxe desagertu ziren begien bistatik hamar egun, eta halako egoera paradoxiko batzuk sortu ziren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 32. orr.

Jekill doktorearen azpegiak desagertu zaizkio aurpegitik, begi bistakoa da erabaki bat hartu berri duela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 67. orr.

Txakur makilatuaren ibilera abailduarekin desagertu zen gure bistatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Agur esan zidan, eta korridore ilun batetik desagertu zen, bere hiru seme-alaba txikiak atzetik zihoazkiola.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 19. orr.

4 (-n adizlagunekin)

Bentaria -itzal zapuztua- ilunean desagertu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

Atsoa kale-kantoian desagertu zen, pauso labur arinez eta ezker eskuaz besokoari ahal zuen moduan eutsiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Sasien atzean desagertu ziren emakumeak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 71. orr.

Hiru zalgurdiak desagertu ziren hautsezko hodei batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.

Izotz puskak azken egunetan ausarki lerratu ondoren, desagertu egin ziren uretan behera, eta bospasei baizik ez ziren ageri bi ibai bazterren artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 442. orr.

Inork ez zuen ikusi estolda-zuloan behera desagertzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Mutila kanpora irten eta herriko kale ilunen artean desagertu da, ni bulegoan bakarrik utzita.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 52. orr.

Gero airera igo eta hodeien artean desagertu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 40. orr.

Urrutian desagertu zen Mileto.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Bisigua desagertu zen kostalde honetan, txitxarroa gero eta gutxiago dago, eta berdela sartu nahi digute.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Eta hara non orain, bere iloba, Enrietaren semea, haur desagertu hura, Saran azaltzen zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 79. orr.

Nik aspalditik ezagutzen nituen heike gerlari desagertuen istorioak eta haiei buruzko kantu tristeak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.

Bestalde, Pertsona Desagertuen sailaren eraginkortasuna ehuneko hirurogeian jaitsi zen, poliziaren hurrengo urtekariak aitortzen zuen moduan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 101. orr.

Modu berean, Natura ere kontserbatzailea baita, koxis delakoan, ipurtezurrean, buztan desagertu baten aztarna daramagu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

Galeper birrindu, desagertu hartatik luma batzuk eta moko odoleztatua baino ezin izan zituen aurkitu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Antzinako munduko zibilizazio desagertuetatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Kultura heleniko desagertuaren itzelezko mausoleoaren teilatuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 281. orr.

Gure inguruan ziren landa eta mahastiek zuten, iduriz, herria zaintzen eta ez gaztelu harresi desagertuek jendea eta ontasunak gerizatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 68. orr.

6 (era burutua izen gisa)

Tunisiako kostazainak desagertuen bila jarraitu zuten atzo, Susseko kostaldean.  Berria - Mundua   2004-10-05

Cistude arrantza ontzitik lau desagertuen xerka segitzen dute, horietan bada bat frantsesa, bi euskaldun Ondarrukoak, eta portuges bat.  Herria   2002-09-05

1978ko Munduko Kopan Argentinak lortu zuen garaipena aztertzen zen, ziegetan, milico-en esku zeuden atxilotuen, desagertuen eta euren senideen ikuspegitik.  Berria - Kirola   2004-05-08

Bi aste iraun zuen ekaizte latz hark; 2 hildako eta desagertu bat ondorioz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

5 hildako, 3 desagertu eta zenbatu ezineko galerak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 388. orr.

Hildako, zauritu eta desagertuen kopurua oraindik ez dago argi, baina Poliziak 412 lagun hil zirela adierazi zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-12-02

Nafarroako Fusilatuen eta Desagertuen Senitartekoen Elkarteak.  Berria - Kultura   2004-05-05

Pertsona Desagertuen Institutua ari da horretan.  Berria - Harian   2005-07-10

7 desagertzear adlag desagertzeko zorian.

Europako Legebiltzarrak atzo aurkeztu zuen txosten batek dioenez, katamotz iberiarra desagertzear dago.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Hamar minutu ez dira desagertzear egon naizela, eta zer kontaturik ez dut, hiru segundoz ikustatu ditudan liztor horien pasaldia ez bada.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 60. orr.

Hareatza luzea hutsik ageri zen, itsasoan desagertzear zegoen eguzkiaren isla laranjapean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 192. orr.

Nobelaren azken lerroak irakurtzen zituen "chaise longue" batean, sutondoan eserita, eta amaitu ondoren, orriak altzoan zituela geratzen zen, nik neure leihotik itsasoan desagertzear nekusan urrezko eguzki berari so.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

behin betiko desager (5); betiko desager (6); desager dadila (4); desager dadin (11); desager daiteke (7); desager ez (8); desager ez daitezen (4); desager litezke (4); desager nadila (4)

agertu eta desagertu (7); arriskuak desagertu (4); artean desagertu (17); artean desagertu zen (7); asko desagertu (15); aspaldi desagertu (9); atetik desagertu (5); atzean desagertu (8); autoa desagertu (5); autoa desagertu egin (4); azkenean desagertu (5); azpian desagertu (6); baina desagertu (10); baina desagertu egin (6); baita desagertu (4); bat batean desagertu (11); bat desagertu (31); bat desagertu da (8); bat desagertu zen (4); bata desagertu (5); batean desagertu (30); batean desagertu zen (13); batean desagertu ziren (4); batera desagertu (5); batetik desagertu (6); batez desagertu (4); batzuk desagertu (10); batzuk desagertu egin (4); begi bistatik desagertu (5); begien bistatik desagertu (4); behera desagertu (5); behera desagertu zen (4); behin betiko desagertu (10); berehala desagertu (19); berehala desagertu zen (9); berehala desagertu ziren (5); berriro desagertu (4); betiko desagertu (18); betiko desagertu behar (6); bezala desagertu (13); bezala desagertu zen (7); biak desagertu (5); bistatik desagertu (31); bistatik desagertu zen (16); da desagertu (16); dakizuna desagertu (5); dela desagertu (6); dena desagertu (5)

desagertu ahala (6); desagertu arren (5); desagertu arte (39); desagertu aurretik (14); desagertu baino (12); desagertu baino lehen (10); desagertu baita (4); desagertu baitziren (4); desagertu behar (32); desagertu behar du (5); desagertu behar duela (9); desagertu beharko (8); desagertu beharra (4); desagertu bezain (5); desagertu bezain laster (4); desagertu da (89); desagertu da eta (5); desagertu dadila (5); desagertu dela (30); desagertu delako (5); desagertu den (21); desagertu dena (6); desagertu dira (83); desagertu dira eta (6); desagertu dira jada (4); desagertu direla (20); desagertu diren (15); desagertu edo (5)

desagertu egin (387); desagertu egin behar (24); desagertu egin da (55); desagertu egin dela (6); desagertu egin dira (35); desagertu egin nintzen (5); desagertu egin zela (13); desagertu egin zen (157); desagertu egin zirela (5); desagertu egin ziren (52); desagertu egingo (89); desagertu egingo da (36); desagertu egingo dela (7); desagertu egingo dira (18); desagertu egingo litzateke (4); desagertu egiten (97); desagertu egiten da (35); desagertu egiten dira (21); desagertu egiten direla (4); desagertu egiten zela (5); desagertu egiten zen (12); desagertu egiten ziren (5); desagertu eragin (6); desagertu ere (4); desagertu eta (73); desagertu eta gero (7); desagertu ez (9); desagertu gabe (6); desagertu izana (13); desagertu muinoetako (4); desagertu muinoetako kultu (4); desagertu nahi (11); desagertu omen (4); desagertu ondoren (24); desagertu ondoren ere (7); desagertu orduko (5); desagertu ostean (7); desagertu zela (25); desagertu zelarik (6); desagertu zen (344); desagertu zen arte (12); desagertu zen egunean (5); desagertu zen eta (12); desagertu zenean (32); desagertu zenetik (13); desagertu zirela (16); desagertu zirela jakinarazi (4); desagertu ziren (140); desagertu zirenean (11); desagertu zitzaion (5); desagertu zitzaizkion (4)

dira desagertu (8); dirua desagertu (4); edo desagertu (8); egin eta desagertu (6); eguzkia desagertu (4); erabat desagertu (40); erabat desagertu da (4); erabat desagertu zen (9); erabat desagertu ziren (4); ere desagertu (37); ere desagertu egin (11); ere desagertu egingo (4); ere desagertu zen (6); ere desagertu ziren (4); eta berehala desagertu (6); eta bistatik desagertu (10); eta desagertu (103); eta desagertu arte (4); eta desagertu egin (29); eta desagertu egingo (4); eta desagertu egiten (18); eta desagertu ziren (4); eta gero desagertu (6); ez da desagertu (12); ez dela desagertu (6); ez dira desagertu (6); ez zen desagertu (6); ez ziren desagertu (6); gabe desagertu (13); gaitza desagertu (5); gauean desagertu (4); gauean desagertu zen (4); gauzak desagertu (4); gaztea desagertu (4); gero desagertu (13); gero desagertu egin (7); gora desagertu (5); guztia desagertu (8); guztiak desagertu (28); guztiak desagertu dira (4); guztiak desagertu egin (8); guztiak desagertu ziren (4); guztiz desagertu (16)

haiek desagertu (6); hil edo desagertu (6); hil eta desagertu (5); hildako eta desagertu (4); hori desagertu (18); hori desagertu egin (5); horiek desagertu (8); horiek desagertu egin (4); hura desagertu (14); hura desagertu egin (6); ia desagertu (12); ia desagertu egin (6); iluntasunean desagertu (4); indarkeria desagertu (6); irribarrea desagertu (5); irribarrea desagertu egin (4); kale kantoian desagertu (5); kantoian desagertu (5); lanpostu desagertu (6); laster desagertu (7); mina desagertu (4); neska desagertu (4); nola desagertu (7); ondoren desagertu (6); ondorioz desagertu (4); oraindik erabat desagertu (4); oro desagertu (7); pertsona desagertu (11); pertsona desagertu zirela (5); pertsona desagertu ziren (4); taldea desagertu (6); urte desagertu (4); utzi gabe desagertu (9); zeharo desagertu (6); zen desagertu (9); zergatik desagertu (7); ziren desagertu (7); ziren desagertu muinoetako (4); zuhaitzen artean desagertu (4); zuk dakizuna desagertu (5)

aspaldi desagertua (4); desagertua baitzen (4); desagertua da (7); desagertua dago (5); desagertua dela (5); desagertua zela (9); desagertua zen (57); desagertua zitzaion (4); desagertuak diren (4); desagertuak ziren (18); desagertuen bila (4); desagertuen inguruko (4); ere desagertua (11); ere desagertua zen (4); eta desagertua (6); eta desagertuak (10); eta desagertuen (7); pertsona desagertuen (4)

batean desagertuko (5); berehala desagertuko (6); berez desagertuko (4); betiko desagertuko (7); bezala desagertuko (7); da desagertuko (11); desagertuko balira (8); desagertuko balitz (13); desagertuko da (32); desagertuko dela (11); desagertuko den (5); desagertuko denik (4); desagertuko dira (23); desagertuko direla (14); desagertuko lirateke (6); desagertuko liratekeela (4); desagertuko litzateke (16); desagertuko zela (6); desagertuko zen (8); desagertuko zirela (5); dira desagertuko (7); erabat desagertuko (7); ere desagertuko (10); eta desagertuko (5); ez da desagertuko (11); ez dira desagertuko (7); guztiak desagertuko (4); inoiz desagertuko (4); laster desagertuko (5); noiz desagertuko (5)

aspaldi desagertutako (4); bat desagertuta (9); bat desagertuta dago (6); desagerturik daude (6); desagerturik zegoen (8); desagertuta dago (17); desagertuta dagoen (5); desagertuta daude (30); desagertuta daude oraindik (5); desagertuta daudela (5); desagertuta dauden (11); desagertuta egon (18); desagertuta egon zen (6); desagertuta jarraitzen (9); desagertuta jarraitzen dute (5); desagertuta zegoen (22); desagertuta zeuden (12); desagertutako atxilotuen (6); desagertutako atxilotuen senideen (6); desagertutako pertsonen (4); egun desagertuta (4); erabat desagertuta (5); eta desagertuta (5); eta desagertutako (17); geroztik desagertuta (4); ia desagertuta (6); oraindik desagertuta (4); pertsona desagertuta (8); pertsona desagertuta daude (6)

desagertutzat jo (7); desagertutzat jotzen (6); desagertuz doa (4); desagertuz gero (11); desagertuz joan (12); desagertuz joan da (5); desagertuz joango (4)

betiko desagertzea (4); desagertzea da (13); desagertzea dela (5); desagertzea ekarriko (5); desagertzea ere (7); desagertzea eta (10); desagertzea litzateke (4); desagertzea nahi (8); eta desagertzea (15); guztiak desagertzea (5); indarkeria desagertzea (8); inkomunikazioa desagertzea (6)

asko desagertzeko (4); behin betiko desagertzeko (5); betiko desagertzeko (7); desagertzeko arrisku (6); desagertzeko arrisku larrian (4); desagertzeko arriskua (16); desagertzeko arriskua dagoela (5); desagertzeko arriskuan (33); desagertzeko arriskuan dago (4); desagertzeko arriskuan daude (8); desagertzeko arriskuan dauden (4); desagertzeko bidean (11); desagertzeko eskatu (18); desagertzeko eskatzen (4); desagertzeko eta (4); desagertzeko zorian (27); desagertzeko zorian dago (4); desagertzeko zorian dauden (4); espezie desagertzeko (4); eta desagertzeko (16); etari desagertzeko (10); etari desagertzeko eskatu (5); ez desagertzeko (4); indarkeria desagertzeko (5)

desagertzekotan egon (4)

agertzen eta desagertzen (11); ahala desagertzen (4); ari dira desagertzen (6); artean desagertzen (4); azpian desagertzen (6); bat desagertzen (17); bat desagertzen da (5); bat desagertzen denean (5); batean desagertzen (5); batera desagertzen (6); berehala desagertzen (10); berehala desagertzen da (6); betiko desagertzen (4); bezala desagertzen (5); bistatik desagertzen (4); da desagertzen (16); dela desagertzen (4)

desagertzen ari (65); desagertzen ari da (6); desagertzen ari den (5); desagertzen ari dira (7); desagertzen ari direla (6); desagertzen ari zela (6); desagertzen ari zen (4); desagertzen ari ziren (6); desagertzen bada (10); desagertzen badira (6); desagertzen baita (5); desagertzen da (66); desagertzen da eta (5); desagertzen dela (8); desagertzen den (23); desagertzen dena (4); desagertzen denean (17); desagertzen dira (32); desagertzen direla (6); desagertzen diren (21); desagertzen direnean (7); desagertzen eta (7); desagertzen ez (10); desagertzen hasi (13); desagertzen hasi zen (5); desagertzen ikusi (17); desagertzen ikusi zituen (4); desagertzen ikusi zuen (4); desagertzen joan (9); desagertzen zela (5); desagertzen zen (42); desagertzen zirela (5); desagertzen ziren (30)

dira desagertzen (9); erabat desagertzen (11); erabat desagertzen da (5); ere desagertzen (6); eta berehala desagertzen (4); eta desagertzen (43); eta desagertzen ari (4); eta desagertzen diren (4); eta desagertzen zen (4); ez da desagertzen (10); ez dela desagertzen (4); ez zen desagertzen (5); gabe desagertzen (12); guztia desagertzen (4); guztiak desagertzen (4); hori desagertzen (5); hura desagertzen (5); mugak desagertzen (6); mugak desagertzen ari (5); nola desagertzen (10); nola desagertzen zen (4); oro desagertzen (4); oro desagertzen da (4); utzi gabe desagertzen (7); zen desagertzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus