Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desafinatu, desafina, desafinatzen 1 du ad gozakaiztu, tonutik kanpo jarri.

Hala ere, beso bakarrarekin moldatzen zen Gandolfo, eta, desafinatzen zuen arren, gauza zen Beethovenen Eroica jotzeko, segidan eta arnasarik galtzeke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Lelo hura ezpainetan, desafinatzen ari zen, ahapetik, kokotsa aitzurraz karraskatzen zuen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 243. orr.

Asko desafinatzen zuen berak kontrakoa uste izan arren.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Zorionak kantari hasi zen Mentxu, eta besteek bat egin zuten apalagotik, desafinatzeko beldurrez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 131. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gauean pianoa jotzen zuen, logelan piano zahar eta desafinatu bat baitzuen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 50. orr.

Gero eta nekezago zitzaion pianoaren nota desafinatuak jasan behar izatea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

Txistu desafinatu bat atera zitzaidan. "Alkateak nahi zaituela", errepikatzen zuen turuta-hots desafinatuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.

Aitona Patxi, ahots apur bat desafinatuarekin, kopla-sail luze bat hasi zen kantatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hots desafinatuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus