Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desafiatzaile 1 izond/iz desafiatzen duena, erronka-jotzailea.

-Zer irabazten dut horrekin? -galdegin zion neskatxak, oldarkor, begi desafiatzaileak hanpatuz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 148. orr.

Jaitsiarazi zituzten bagoietatik; zain zeuden zaindariak, gauez jantzita, eta ofizial batek esan zuen ahots handiz, ahots mehatxugarriz, ahots desafiatzailez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.

Lehen tiroak desafiatzaileek tiratu dituzte zuzen zen bezala baina ordainak ukan ere laster.  Herria   2004-07-29

2 (adizlagun gisa)

Ez ahaztu delako detektibe ziztrinak ilehoria astebetean aurkitu zuela -desafiatzaile begiratu zion-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 179. orr.

Joanes, garbiketa lanak bukatu ondoren, Aloizen aurrean jarri zen, eskumuturrak aldaketan, desafiatzaile.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 238. orr.

Beste lepo batzuetan urrundik ikus zitezkeen biribil gorri handiak eta erdian puntu gorri handiak, zirikatzaile, desafiatzaile, jomuga-seinale baten gisa: hona egin behar duzue tiro, unea heltzean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 220. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus